Tramitatzen ari diren prozedura administratiboei buruzko informazioa. Kopiak lortzea. Tramiteak betetzeko laguntza ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hiru eduki ditu:

  • Prozedura zehatz bateko tramiteen egoerari buruzko informazioa ematea.
  • Espediente horretan jasota dauden agirien kopiak lortzea.
  • Entzunaldiko tramiteak, alegazioak eta errekurtsoak betetzeko laguntza ematea

NORK ESKA DEZAKE?

Dagokion prozedura zehatzean pertsona interesdunaren legezko izaera dutenek eta haien legezko ordezkariek. Entzunaldiko tramiteak eta alegazioak egiteko, ordezkaritza eduki beharko da (ez, ordea, errekurtsoak jartzeko).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Udal izapideak egiteko baimena
  • Interesdunaren legezko izaera egiaztatzen duten agiriak.
  • Interesdunak bere eskubideak baliatzeko erabiltzen dituen agiriak.
  • Errekurtsoak jartzeko ordezkaritza egiaztatzen duten agiriak (hirigintza eta ingurumen arlokoak izan ezik).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Momentuan
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Kasu bakoitzean eskatzen denaren arabera:

      • Tramitazio-egoerari buruzko informazioa eman.
      • Kopiak lortzeko, eskabide-orria Idazkaritzara bidali.
      • Eskatzen diren agirien kopiak egin. Eskatzaileak agiri bat sinatuko du, dokumentuak eman dizkiotela egiaztatzeko.
      • Jakinarazi zaion tramitearen esanahiari buruzko informazio orokorra eman (entzunaldia, alegazioak edo administrazioko errekurtsoa), eta, hala behar denean, tramitearen idazkia betetzen lagundu.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Espedientea kudeatzen duen departamentuak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      Geroagoko tramiteen laburpena

      Kopiak lortzeko tramitearen kasuan, Idazkaritzan egingo dira eskatutako agirien kopiak. Eskatzaileak agiri bat sinatuko du, dokumentuak eman dizkiotela egiaztatzeko.

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

      Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.