Ondasun ziurtagiria - IRAKURRI OHAR GARRANTZITSUA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

OHAR GARRANTZITSUA

Pertsona batek dituen ondasunak egiaztatzen ditu agiri honek, eta ohiko etxebizitzaren inguruko informazioa ematen du.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Interesduna azaltzen bada, bere NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztuko du, dagokion moduan.
  • Baimendutako pertsona bat azaltzen bada, agiri hauek aurkeztuko ditu:
    • Bere NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
    • Udal izapideak egiteko baimena
    • Interesdunaren NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan. Adingabea izanez gero, familia-liburua.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: 2 egun

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Aurkeztutako agiriak jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
      • Idazkaritza Departamentura bidali.
      • Ziurtagiria egin eta ohiko etxebizitzaren inguruko informazioa sartu.
      • Errenta Departamentura bidali ondasunak zehaztu ditzaten.
      • Idazkariak eta alkateak sinatu.
      • Ziurtagiria eskaneatu.
      • Interesdunari ziurtagiria eman.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      Geroagoko tramiteen laburpena

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

      Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.