Iradokizunak, erreklamazioak eta eskerrak jasotzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Zerbitzuen kalitatea hobetzeko, gastu publikoaren errendimendua edo aurrezpena handitzeko, tramiteak erraztu edo beharrezkoak ez direnak kentzeko herritarrek egindako iradokizunak eta ekimenak edo beste edozein neurri jasotzea, orokorrean herritarrak Udalarekin gusturago egon daitezen.
  • Administrazioko bulegoen funtzionamenduan gertatutako atzerapenak, arreta eskasak edo aparteko beste jardunbide batzuk direla-eta herritarrek egiten dituzten kexak eta erreklamazioak jasotzea.
  • Eskerrak jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 7 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez da horrelakorik behar

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Iradokizuna, erreklamazioa edo eskerrak jaso.
        • Dagokion arlora bidali, edukiaren arabera.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HERRITARREN ARRETA ZERBITZUA (HAZ) - HAZ

        OHARRAK

        Egiten diren kexak ez dira inola ere administrazioko errekurtsotzat joko; eta, kexa horiek aurkeztu arren, ez dira etengo indarrean dagoen araudian jasota dauden epeak. Era berean, kexek ez dute inolako eraginik izango prozedura jakin batean interesa duten pertsonek egiten dituzten gainerako ekintzetan, ez eta haien eskubideetan ere.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Iradokizun edo erreklamazioak:
          • Informazioko espedientea ireki (aldez aurreko informazio epea).
          • Egindako jarduerei eta hartutako neurriei buruzko informazioa bidali herritarrari.
        • Esker onak:
          • Partikularrari jakinarazi, protokolo orokorrarekin bat etorriz.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Eskabide Orokorrak

        Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Lege hauek emandako eskumenak garatzeko: apirilaren 2ko 7/1985 Legea, Toki araubidearen oinarriak arautzen dituena; eta urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena.

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.