Europar batasunekoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik - iraupen luzekorik - ez duten atzerritarren errolda-inskripzioa berritzea - IRAKURRI OHAR GARRANTZITSUA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

OHAR GARRANTZITSUA

Europar Batasunekoak ez diren eta bizileku-baimen iraunkorrik -2011tik aurrera “Iraupen luzekoa” izenekoa- ez duten atzerriko herritarren errolda-inskripzioak bi urtez behin berritzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Espainian bizi diren eta Europar Batasunekoak ez diren herritarrak, bizileku-baimen iraunkorrik ez dutenak (2011tik aurrera “Iraupen luzekoa” izenekoa)

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Espainiako agintaritzak emandako AIZ bizileku-txartela (indarrean) edo bere nazionalitate-herrialdeko pasaportea (indarrean; iraungirik badago, pasaportea berritzeko frogagiria ere bai). Gehienbat AIZekin berrituko da. Beste herrialde batzuetako identifikazio-txartela ez da baliozkoa izango.
  • Adingabeen kasuan: Berritzeko eskaera adingabearen gurasoak edo legezko ordezkariak sinatu beharko du, eta bere nortasun-agiriaren fotokopia ere erantsi beharko du.
  • Bizileku-baimen iraunkorra (2011tik aurrera “Iraupen luzekoa” izenekoa) edo Espainiako Nortasun Agiria lortu berria izanez gero, hori justifikatzen duten dokumentuak, dagokion aldaketa egiteko. Horrela errolda-inskripzioa berritu beharrik ez dute izango aurrerantzean.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          Posta bulegoak:
        • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta biztanleen erroldaren aplikazioan sartu. Inprimatu eta sinarazi. Aprobetxatu helbide berdinean dauden beste pertsonei ere berritzeko, hala badagokie.

        • Interesdunari agiri bat eman

        • Dokumentuak Idazkaritzara bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        Bi urtez behin berritu beharko da Europar Batasunekoak ez diren atzerritarren udal erroldako inskripzioa, bizileku-baimen iraunkorrik ez badute (2011tik aurrera “Iraupen luzekoa” izenekoa). Inskripzioa adierazitako epe horretan berritzen ez bada, iraungitzat joko da, eta baja emango zaio Biztanleen Erroldan (BC).

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Egiaztapena egin eta artxibatu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

        Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.