Erroldan baja ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zarauzko biztanleen udal erroldan baja ematea, bizilekua Espainiako edo atzerriko beste udalerriren batera aldatzearen ondorioz.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Erroldan ofiziozko baja ematea
  • Erroldan borondatezko baja ematea
  • Erroldan baja-testigantza
  • (EM) Pertsona batek Zarauzko udalerrian baja eman nahi badu bizilekua ESPAINIAKO beste udalerri batera aldatu duelako, ez da beharrezkoa izango Zarautzen baja eskatzea. Nahikoa izango du alta eman nahi duen udalerrian alta ematea (udalerri horrek baja bidaliko dio Zarauzko Udalari, eta Zarauzko Udalak ofizioz kudeatuko du).
  • (EM) Espainiar bat ATZERRIRA badoa bizitzera, herrialde hartan Espainiak duen kontsuletxean eman beharko du izena (hark bidaliko dio baja Zarauzko Udalari, eta Zarauzko Udalak ofizioz kudeatuko du).
  • (EM) Pertsona batek atzerritar nazionalitatea badu eta Zarauzko udalerrian baja eman nahi badu bere bizilekua atzerrira aldatu nahi duelako, eskaera egin eta sinatu beharko du. Pertsona hori dagoeneko atzerrian badago, emailez eskatu dezake eta bere pasaportearen kopia erantsiko du (derrizgorrezkoa da interesdunaren sinadura agertzea pasaportearen kopian).
  • (DE) Heriotza dela-ta erroldan baja emateko mugimendua Udalak egiten du ofizioz, Erregistro zibilaren informazioari esker. Interesdunak egin nahi badu, Erregistro zibileko heriotza ziurtagiria aurkeztu beharko du.
  • (II) ETXEBIZITZA BAT OKUPATZEKO LEGEZKO TITULUA duen pertsona batek etxebizitza horretan bizi diren gainerako biztanleei ofiziozko baja emateko eskatzen badu (Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudiko 72. artikuluan xedatutakoaren babesean), pertsona horien zerrenda eta haiekin harremanetan jartzeko datu bat eman beharko dizkio Udalari (telefonoa, helbidea…), horretarako inprimaki espezifikoa beteta. Ofiziozko baja eskatzen duena, alta eman zion pertsona bera baldin bada, bi lekuko ekarri beharko ditu gainera. Horretarako ofiziozko baja emateko inprimakia beteko du eta dokumentu osagarriak erantsi.
    • Udalak ofiziozko baja hasiko du, eta horretarako: a) harremanetan jartzen saiatuko da bizilekuan baja eman nahi zaien pertsonekin, b) arauzko jakinarazpenak eta iragarkiak argitaratuko ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean, eta, c) hala badagokio, tramiteak egingo ditu pertsona horiei bizileku horretan ofiziozko baja emateko, Erroldatze Kontseiluak aldeko txostena egin ondoren.
    • Aurreko paragrafoan aipatzen den ofiziozko baja eskatzeko arrazoia etxebizitzan erroldatuta dauden ezkontideak banantzearen ondorio bada, etxebizitzaz gozatzeko eskubidea soil-soilik ezkontide eskatzaileari eman zaiola dioen banantze-epaiaren kopia aurkeztu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          Posta bulegoak:
        • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu, dagokion baja-motaren eskabidea bete (ofiziozko baja emateko eskabidea II, atzerrira joateagatik borondatezko baja EM) eta sinarazi. Dokumentu osagarriak jaso: identifikazio dokumentuak, testigantza sinatua...
        • Eskaera erregistratu.
        • Agiriak Idazkaritzara bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        BAJA MOTAK:

        • EM: Emigrazioa / Atzerrira doazen pertsona ez espainiarren borondatezko baja
        • II: Bidegabeko inskripzioa
        • DE: Heriotza
        • BC: Bizileku iraunkorrik ez duten pertsonen erroldako inskripzioa iraungitzea

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

        Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.