Erroldako datu pertsonalak aldatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Biztanleen erroldan ondorengo datu hauetako bat aldatzea: izen-abizenak, jaioteguna eta jaioterria, jatorrizko herrialdea, ikasketak, AIZ txartelaren ezaugarriak, naziotasuna, etab.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Udal izapideak egiteko baimena
  • Erroldan datuak aldatzeko eskaera-inprimakia.
  • “Iraupen luzeko” txartelaren aldaketa egiteko bada, honako dokumentua erabili:
    • “Datuak aldatzeko inprimakia (iraunkorra)”
  • NAN edo pasaporte edo horien ordezko nortasun-agiriaren fotokopia, eta egin nahi den aldaketa frogatzen duen dokumentua

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Telematikoki:

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Momentuan

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Aurkeztutako dokumentuak frogatu.
        • Datu berriak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan aldatu eta eskabide-orria inprimatu; dokumentu osagarriak fotokopiatu; interesdunari sinarazi eta azkenik dokumentu denak eskaneatu dagokion helbidean.
        • Errolda agiria eman.
        • Idazkaritzara bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Artxibatu

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

        Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.