Bizitoki erabilera ez duten lokaletan erroldatzea - IRAKURRI OHAR GARRANTZITSUA

ZER DA? ZERTARAKO DA?

OHAR GARRANTZITSUA

Zarauzko biztanleen udal erroldan alta ematea, Espainiako estatuko edo atzerriko beste udalerriren batetik datozen bizileku-aldaketen ondorioz (IN) edo Zarauzko herrian bizi baina erroldatu gabe egotearen ondorioz (OM).

Lokal batean erroldatzeko, baldintza zehatz batzuk bete behar dira (Geroagoko tramiteen laburpena prozeduran aipatutakoak). Alta-mota hau ez da berehala onartuko. Aurretik errolda atalak ziurtatuko du baldintzak betetzen direla, eta horren arabera jardungo da.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK (espainiar nazionalitatea):

  • Erroldatzen diren pertsona guztien NANak (nahitaezkoa 14 urtetik aurrera).
  • Adingabe ez emantzipatuak badira, familia-liburua. Gurasoetako batekin bakarrik erroldatzen bada, horretarako ahalmena duela aitortzen duen dokumentua. Banaketa edo dibortzioetan,adingabearen tutoretza egiaztatu beharko da, epailearen erabakiaren edota agiri administratiboaren bidez.
  • Interesduna ez den beste pertsona batek egiten edo sinatzen badu tramitea, ordezkaritza-agiria.

ATZERRITARREN IDENTIFIKAZIO-AGIRIAK:

  • Europar Batasuneko, Norvegiako, Islandiako, Liechtesteingo eta Suitzako herritarrek euren nazionalitate-herrialdeko pasaportea edo nortasun-agiria aurkeztu beharko dute (indarrean egon behar du), eta Atzerritarren Erregistro Zentralean izena emanda badaude (AIZ hor egongo da jasota), hori egiaztatzen duen agiria. Inskripzioa, gehienbat, AIZekin egingo da.
  • Beste estatu batzuetako herritar nazionalek Espainiako agintaritzak emandako bizileku-txartela aurkeztu beharko dute (txartelak indarrean egon behar du). Halakorik izan ezean, euren nazionalitate-herrialdeko pasaportea aurkeztu ahalko dute (indarrean egon beharko du). Beste herrialdeetako bizileku-txartela ez da baliagarria izango. Inskripzioa, gehienbat, AIZekin egingo da.

LOKALAREN AGIRIAK

  • Lokalaren okupazioaren egiaztagiria. Ondorengo edozein dokumentu izango da baliagarria:
    • Lokalaren salerosketako eskritura.
    • Lokalaren alokairu-kontratua.
    • Erabilera-eskubideari buruzko beste titulu batzuk (epai judiziala dibortzioen kasuan, testamentuak, dohaintzak, etab.).
  • Hala badagokio, erroldatzeko baimena eta baimen hori ematen duen pertsonaren NANaren fotokopia.
  • Lokalaren ur eta elektrizitate horniduren ordainagiriak (gutxienez azken 3 hilabetekoak).

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          Posta bulegoak:
        • Posta bulegoak ziurtagiri irekiaren bidez

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Idazkaritzara bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        • Udalak beste dokumentu osagarriren bat eska dezake tramite hau egiteko.
        • Espainiarren kasuan: altak baja eragiten du jatorrizko herriko erroldan edo kontsulatuan. Mugimendu hori INEren bitartez egingo da.
        • Erroldatzeak ez dakar automatikoki ordainagirien helbideratzea.
        • Trafikoko dokumentuen helbide-aldaketa eskainiko zaio herritarrari.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Espedientea ireki eta kudeatu.
        • Eskaerak honako baldintzak betetzen dituela egiaztatu:
          • Benetako egoitza dela, Udaltzaingoak egiaztatua (txostena egingo du).
          • Eskatzailea bere lokal batean, edo alokatutako nahiz lagatako batean inskribatzea.
          • Indarrean den ondasun higiezinen erroldan definituta dagoen elementu bat izatea, alegia, zenbaki finko berezia duen elementua.
          • Toki horrek ur eta elektrizitate hornidurak edukitzea.
          • Izena emateko momentuan inongo merkataritza edo industria jarduerarik ez egitea bertan.
        • Dokumentuak gainbegiratu; baldintzak betetzen direla ziurtatu; alta onartu ala ez, erabakia jakinarazi; programa informatikoan alta eman, hala badagokio; agiria etxera bidali interesdunari; eta artxibatu.
        • Biztanleen Erroldan horrelako leku batean izena emanda egoteak erroldatzearen berezko eskubideak baino ez dizkio emango interesdunari.
        • Betekizunen bat betetzen ez bada, alta ukatzeko ebazpen arrazoitua egin, eta eskatzaileari jakinarazi (3 hilabeteko epea).

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

        Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.