Biztanleen erroldan alta ematea (jaiotza)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Jaioberriei Zarauzko Biztanleen Udal Erroldan alta ematea. Jaioberriak aitarekin edo amarekin edo biekin erroldatu behar dira. Beste pertsona batekin erroldatzen bada, haurraren gurasoen baimena aurkeztuko da(NA).

NORK ESKA DEZAKE?

Jaioberriaren aitak edo amak edota senide batek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Aipatutako gainerako agiriekin batera aurkeztutako dokumentuak egiaztatu (garrantzitsua da Estatistikako Institutu Nazionalarekin lotutako tramiteak eta funtzioak egiteko).
          • Betekizun guztiak betetzen badira, datuak biztanleen erroldako aplikazio informatikoan sartu eta eskabide-orria inprimatu; dokumentu osagarriak fotokopiatu; interesdunari sinarazi.
          • Jaioberriaren altaren agiria eman. Bizikidetza-agiriaren bi ale eman (Osakidetzako eta Eusko Jaurlaritzako laguntzak eskatzeko). Laguntza horiek eskatzeko inprimakia eman.
          • Idazkaritzara bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

          OHARRAK

          • Besterik adierazi ezean, Udalak automatikoki ematen ditu jaiotza-altak Biztanleen Udal Erroldan, Erregistro Zibilak* adierazitako informazioarekin eta helbidean (normalean, amaren helbidea izaten da). Inskripzioa egiten denetik gutxienez bi hilabete igaro ondoren jasotzen da jakinarazpen hori; horregatik eska dezake alta amak edo aitak.
          • * Abenduaren 20ko 2612/1996 Errege Dekretua (1690/1986 Errege Dekretua, uztailaren 11koa, Toki Erakundeen Biztanleriari eta Lurralde Mugapenari buruzko Araudia aldatzen duena), 63. artikulua.

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Gainbegiratu eta artxibatu

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

          Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.