Errolda-ziurtagiri bereziak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kudeaketa informatikorik izan ez duen informazioan oinarritutako ziurtagiria eskatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Agiriak eskuratzeko baimena
  • Bizilekuan erroldatuta azaltzen den edozein pertsonaren NAN edo pasaportea, edo horien ordezko nortasun-agiria, edo, hala badagokio, bizileku-baimena edo AIZ.
  • Heriotza-ziurtagiria, baldin eta pertsona hilik badago eta haren heriotza Biztanleen Udal Erroldan ageri ez bada. Eskatzaileak hildakoarekin harremanen bat duela frogatu behar du.
  • Eskatzaileak seme-alaba adingabeen bizileku-ziurtagiria eskatu badu eta seme-alabak berarekin bizi ez badira, guraso-agintea egiaztatzen duen agiria edo seme-alabekin bizi den gurasoaren baimena aurkeztu beharko du.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskatzailearen datuak jaso, egiaztatu eta eskaneatu.
        • Agiriak Idazkaritzara bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Ziurtagiria egin.
        • Interesdunari agiria 3 eguneko epean emango zaio HAZeko bulegoan. Telefonoz eskatu bada, postaz bidali, eta e-mailez eskatu bada, helbide berera bidali, Udalak ezarritako prozedurari jarraiki.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

        Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.