Errolda-agiria

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Agiri honek egiaztatzen du pertsona bat/batzuk helbide batean erroldatuta dagoela/daudela, une horretan Biztanleen Udal Erroldan jasota dauden datuen arabera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Interesduna azaltzen bada, bere NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria aurkeztuko du, dagokion moduan.
  • Baimendutako pertsona bat azaltzen bada, agiri hauek aurkeztuko ditu:
    • Bere NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren jatorrizko agiria, dagokion moduan.
    • Agiriak eskuratzeko baimena
    • Agirian azalduko diren pertsonen NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren fotokopia.
  • Eskaera telefonoz egiten bada (norberarena bakarrik): datu hauek eman eta egiaztatuko dira: NAN, helbidea eta izena eta bi abizenak (erroldan jasota dagoen helbidera bakarrik bidaliko agiria)
  • Eskaera e-mailez egiten bada, agiriak eta ziurtagiriak eskatzeko baimenaren inprimakia bidaliko zaio aurretik eskatzaileari, behar bezala bete eta sinatu dezan. Dokumentu hori eta agirian azalduko diren pertsonen NAN, pasaporte, gidabaimen edo bizileku-baimenaren fotokopia eskaneatua bidaliko dira e-mail helbidera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      Doan

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Momentuan
      • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Zehaztu gabe

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      • Aurkeztutako dokumentazioa jaso eta egiaztatu.
      • Dokumentazioa ondo badago, sistema informatikoaren bidez egin agiria eskatzeko tramitea.
      • Eskatutako agiri-mota egin.
      • Interesdunari erroldaren agiria eman. Telefonoz eskatu bada, postaz bidali; e-mailez eskatu bada, helbide berera bidali, Udalak ezarritako prozedurari jarraiki.

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Ez dagokio

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      Erroldako egoitza agiriak telematikoki lor daitezke, “Udal Zerbitzu Telematikoak” aplikazioaren bidez, www.zarautz.eus webgunean (erabiltzaile kode/pasahitz baten bidez eta identifikazioko txartel elektronikoa erabilita).

      Programa informatikoan dauden agiri eta ziurtagiri motak:

      • Egoitza: pertsona bakarraren egungo egoera eta datuak.
      • Inskripzioa /bizikidetza. Helbide batean egun inskribatuta dauden pertsona guztien egoera eta datuak.
      • Biztanlearen historikoa. Erroldatze epean bizi izan den helbide guztien zerrenda eta iraupenak.
      • Bajan dagoen pertsona baten datuak eta bajaren arrazoia.
      • eriotza: hildakoaren datuak eta norekin bizi zen heriotza-egunean.
      • Etxebizitza bat egun hutsik dagoela adierazten duen agiria.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Biztanleen Udal Errolda

      Fitxategiaren xedea: Biztanleen udal erroldaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumena duten hirugarren erakundeei emango zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Estatistikako Institutu Nazionalari, EUSTATi, Epaitegi eta Auzitegiei edo beste Administrazio Publiko batzuei (adibidez, Gipuzkoako Foru Aldundiari, udalei eta ud

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.