Sarrera-erregistroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrek Udalari bidaltzen dizkioten agiriak eta eskabideak jasotzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Interesdunek euren eskubideak baliatzeko erabiltzen dituzten agiriak. Egindako eskaerarekin bat etorriz ireki beharreko prozedura-motaren arabera, gutxieneko dokumentazio bat eskatuko da. Eskaerak egiteko, errekurtsoak jartzeko, egintzak bertan behera uzteko eta beste pertsona baten izenean eskubideei uko egiteko, ordezkaritza egiaztatu beharko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

    ZENBAT KOSTATZEN DA?

    Doan

    PROZEDURAREN EPEA

    • Aurreikusitako epea: Momentuan
    • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ez da horrelakorik behar

    ARAUDI APLIKAGARRIA

    ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

    • Eskabidea eta dagokion prozeduraren tramitaziorako aurkeztutako agiriak jaso eta egiaztatu, bai eta dagozkion tasak ere, halakorik balego.
    • Aurkeztutako agiriaren kopia zigilatua entregatu, egiaztagiri gisa, zein egunetan aurkeztu zen adierazita. Aurkeztu beharreko gutxieneko agiriak edo bestelako eskakizunak aurkeztu ez badira, errekerimendua inprimatuko da zigilatutako kopiaren atzealdean, akats hori hamar eguneko epean konpontzeko, eta eskatzaileak sinatutako kopia bat funtzionarioaren eskuetan geratuko da.
    • Aurkeztutako agiriak eskaneatu.
    • Erregistroan utzitako agiria edo eskabidea dagokion arlora bidali.

    NORK ONARTU BEHAR DU?

    Ez dagokio

    IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

    IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

    OHARRAK

    Geroagoko tramiteen laburpena

    Ez da horrelakorik behar

    DATU PERTSONALEN BABESA

    Fitxategiaren izena: Sarreren eta irteeren erregistroa

    Fitxategiaren xedea: Dokumentuen sarreren eta irteeren erregistroaren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

    Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak.

    Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

    Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

    Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.