Bizikleten erregistroa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarren bizikleten erregistroa da. Bizikleten kontrola eta segurtasuna bermatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

18 urtetik gorako bizikleten jabeek.

18 urtetik beherakoak gurasoekin etorri behar dute.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Bicitronic: eskaera
  • Nortasun agiria (kopia bat egiten zaio).
  • Bizikletaren faktura edo bizikletaren jabetza ziurtatzen duen dokumentoren bat ekartzea komeni da
  • Bizikleta ekarri behar du argazkia eta pegatina jartzeko.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre udaltzaingoan:

  • Bizikletak bastidore zenbakia eduki behar du.
  • Bastidore zenbakirik ez badauka, ezin da egin.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Momentuan

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Eskabide-orria (bastidore zenbakia egiaztatzea), argazkia egin, nortasun agiria (kopia bat ) eta bizikletaren faktura (Komenigarria).
  • Eskatzaileari eskabide-orriaren kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa.
  • Bizikletan pegatina jartzea.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

Bicitronic-eko programan sartzea.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.