Zarauzko emakumeen eta gizonen berdintasunerako Udal Kontseiluko kide izatea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Kontseilua organo aholkularia, kontsultakoa, informatzailea, behatzailea eta ekintzen sustatzailea da. Ekintza horien bidez, emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna lortu eta emakumeen partaidetza bultzatu nahi da udalerriko bizitza politikoan, kulturalean, ekonomikoan eta sozialean.

NORK ESKA DEZAKE?

Ondoren zerrendatutako elkarteak:

  • Emakumeen elkarte edo erakundeak
  • Eskubide berdintasunen alde lan egiten duten elkarte edo erakundeak
  • Gizarte izaerako beste elkarteak (emakumeen azpibatzordea)
  • Auzo elkarteak (emakumeen azpibatzordea)
  • Zarautzen ordezkaritza duten sindikatuetako emakume edo berdintasun atalak
  • Banaka eta irabazi asmorik gabe berdintasunaren aldeko jarduerak egiten dituzten pertsonak, gaiarekin interes egonkorra dutela adierazten dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Parekidetasun departamentua (Zigordia kalea 33, 1. solairua) edo HAZ (Kale Nagusia 29 - 20800 Zarautz)

Telefonoz: 943 00 51 17 (Parekidetasun Departamentua)

Posta elektronikoz: berdintasuna@zarautz.eus edo udala@zarautz.eus

Telematikoki: www.zarautz.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Eskaera Parekidetasun Departamentura bidali.
  • Konseiluak eskaera onartu.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Espedientea kudeatzen duen departamentuak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

PAREKIDETASUNA - PAREKIDETASUNA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Hezkuntza eta berdintasuna

Fitxategiaren xedea: Partaidetza irakaskuntzako programazioan eta derrigorrezko eskolatzearen zaintza, bai eta haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta hezkuntza bereziko zentro publikoen eraikinen kontserbazioa, mantenimendua eta zaintza. Genero berdintasunaren eta ekitatea sustatzeko politiken antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.