Irakasle-txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Nazioarteko irakasle-txartela (ITC-International Teacher Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ITC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.

NORK ESKA DEZAKE?

Ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle gisa kontratatuta daudenentzat dago egina nazioarteko irakasle-txartela (ITC).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Irakasle txartela
  • NAN, pasaportea edo bizileku-txartela
  • Tasa ordaindu izanaren egiaztagiria
  • Txartelerako neurriko argazki bat
  • Ofizialki onartutako ikastetxe batean irakasle zarela egiaztatzen duen agiria

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Gazte Informazio Bulegoan. Astearte eta ostegunetan: 11:15-13:45 eta 17:00-20:00; asteazken eta ostiraletan: 17:00-20:00.

Telematikoki: www.gazteaukera.euskadi.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

8,00 €

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Momentuan
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Urte 1

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ordainketa egin eta GIBen jaso.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

GAZTERIA - GAZTERIA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria

Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.