Ikasle-txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Nazioarteko ikasle-txartela (ISIC-International Student Identity Card) mundu osoan dago onartuta. ISIC txartelarekin, deskontu eta zerbitzu bereziak izango dituzu garraio, ostatu, museo, antzoki, kultur gune eta mundu osoko leku historikoetan. Abantailak dituzu 125 herrialdetan.

NORK ESKA DEZAKE?

12 urtetik gorako edozein ikaslek. Ez dago gehienezko adin-mugarik.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Gazte Informazio Bulegoa (GIB) (astearte eta ostegunetan: 11:15-13:45 eta 17:00-20:00; asteazken eta ostiraletan: 17:00-20:00)

Telematikoki: www.gazteaukera.euskadi.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

8 euro

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Momentuan
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 16 hilabete

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ordainketa egin eta GIBen txartela jaso.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

GAZTERIA - GAZTERIA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria

Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.