Gazte txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gazteei zuzendutako beste txartelak ez bezala, Europan homologatuta dagoen euskal gazte-txartel bakarra da Gazte Txartela, European Youth Card Association (EYCA) elkartearen barruan baitago. Beraz, Gazte Txartelaren titularrek Gazte Txartelak eskaintzen dizkien abantailez gain, beste autonomia erkidegoetako eta EYCAko kide diren Europako 38 herrialdeetako gazte-txartelen abantailak ere balia ditzakete.

NORK ESKA DEZAKE?

Euskal Autonomia Erkidegoko 14-29 urte bitarteko gazteek.

Titularrak 30 urte bete eta hilabetera iraungiko da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Gazte Informazio Bulegoa: Zigordia kalea, 34

        www.gazteaukera.euskadi.eus

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        6 euro

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 7 egun

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Txartela egin, ordainketa egin eta GIBen jaso.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GAZTERIA - GAZTERIA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gazteria

        Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.