Aterpekide txartela

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Edozein adinetako pertsonak ostatu har dezake estatuko zein atzerriko aterpetxeetan, aterpekide-txartela izanez gero.

NORK ESKA DEZAKE?

14 urtetik gorako edozein pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Gazte Informazio Bulegoa (GIB), Zigordia kalea 34 – 20800 Zarautz

Telematikoki: www gazteaukera.euskadi.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Gazteak (14tik 30 urtera): 5 euro. Gazte txartelarekin: 2,5 euro

Helduak (30 urte edo gehiago): 11 euro

Familiarra (16 urtetik beherako umeak): 22 euro

Taldekoa: 15 euro

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Momentuan

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Txartela egin. Ordainketa egin eta GIBen jaso.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

GAZTERIA - GAZTERIA

OHARRAK

Txartelaren iraupena: urtebete txartela egiten denetik

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria

Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.