Udal Baratzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Argoin auzoan dauden Udal baratzen emakidak

NORK ESKA DEZAKE?

  • Zarauzko udalerrian erroldatutako edonork

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Udal baratzak. Eskaera orria

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskaera jasotzea, eskaneatzea, egiaztatzea eta erregistratzea
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa
        • Herrilan Departamentuari bidaltzea

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        HERRILAN - HERRILAN

        OHARRAK

        • Prozedura honek ez du eperik; baratzak libratzen diren ahala ematen dira
        • Emakida eman aurretik 30 euroko fidantza jarri behar da.
        • Emakidak irauten duen bitartean, udalak egiten dituen ikuskapenetan baratze edo lursailen baten egoerari buruzko txostena bitan txarra edo aurkakoa bada, erabilera baliogabetu eta baja emango zaio.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Herrilanak, azpiegiturak eta zerbitzuak

        Fitxategiaren xedea: Titulartasun publikoko zerbitzuen, ekipamenduen, azpiegituren eta instalazioen erabileraren antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.