Ikuskizun, erakusketa eta abar egiteko behar diren muntaia zerbitzuak kontratatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zarauzko Udalerako edo haren erakunde autonomoetarako ikuskizun, erakusketa eta abarrerako muntaia-zerbitzuak.

NORK ESKA DEZAKE?

Zuzenbidezko eta jarduteko gaitasuna daukaten pertsona fisiko zein juridikoek hartu ahal izango dute parte kontratazio-jardunbide honetan, baldin eta beren kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala frogatzen badituzte, eta kontratatzeko debekuren bat ez badute, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 60. artikuluan adierazitako arrazoiak direla eta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pleguetan agertzen direnak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        Posta bulegoetan:

        Kasu honetan, egunean bertan telex, fax, telegrama edo mezu elektroniko bat bidali behar zaio kontratazio organoari.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Eskaintza ekonomiko onena aurkeztu duen lizitatzaileak, errekerimendua egin eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, 10 egun balioduneko epea izango du 3.000 euroko berme bat eratzeko.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera departamentu sustatzailera bidali (Idazkaritza-Kontratazioa).

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Proposamenak aurkezteko epea amaitu ondoren:

        • Kontratazio-mahaia:
          • A gutunazalaren sailkapena. Ikusitako akats edo hutsuneak zuzendu. Zehaztu zein enpresak betetzen dituzten agiri honetan finkatutako hautaketa-irizpideak. Onartuak adierazi.
          • B gutunazala ireki.
        • Kultura Departamentua:
          • Formula bidez ebaluatzekoak ez diren esleipen-irizpideei buruzko txostena egin. Txosten horrez gain beste txosten tekniko batzuk ere eskatu ahal izango dira, ebazpen-proposamena egiteko beharrezkoak direla uste izanez gero.
        • Kontratazio-mahaia:
          • Lizitatzaile bakoitzari emango zaion puntuazioa erabaki (JENDAURREKOA EZ DEN EGINTZAN)
          • Lizitatzaile bakoitzak lortutako puntuazioaren emaitza jakinaraziko da (JENDAURREKO EGINTZAN)
          • “C” gutunazalak ireki (formulen bidez kuantifikatzeko irizpideak), eta barruan sartuta dauden eskaintza ekonomikoak irakurri. Kontratazio-mahaiari beharrezko iruditzen bazaio, “C” gutunazalak udal teknikariei bidaltzea erabaki dezake, haiek azter ditzaten eta formula aritmetikoen bitartez ebaluatzekoak diren irizpideei buruzko txostena egin dezaten.
        • Dekretua + jakinarazpena
        • Fidantza ezartzea
        • Kultura Departamentua: segimendua

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.