Erabilera pribatiboaren emakida lehiaketa bidez: txurro denda, feriako jolasak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Txurro-denda jartzeko udal jabari publikoko lur-zati baten erabilera pribatiboaren emakida (lehiaketa bidez).

NORK ESKA DEZAKE?

Zuzenbidezko eta jarduteko gaitasuna daukaten pertsona fisiko zein juridikoek hartu ahal izango dute parte kontratazio-jardunbide honetan, baldin eta beren kaudimen ekonomiko, finantzario eta tekniko edo profesionala frogatzen badituzte, eta kontratatzeko debekuren bat ez badute, Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bateginak 60. artikuluan adierazitako arrazoiak direla eta.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Pleguetan agertzen direnak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Bide publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasa ordenantza fiskaletan jarritakoa izango da. Lizitatzaileek prezio horiek beherantz hobetu ditzakete.

        Esleipendunak hartu dituen obligazioak beteko dituela bermatzearren 150 euroko behin betiko berme bat jarriko du.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera departamentu sustatzailera bidali (Idazkaritza-Kontratazioa).

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkateak edo izendatutako organo eskudunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        Lurzoru publikoa okupatzeagatik ordaindu beharreko tasa Ordenantza Fiskaletan ezarritakoa edo altuagoa izango da, eta salmenta-prezioak akordioan zehazten direnak edo baxuagoak izango dira.

        Esleipena egin eta gero, esleipendunari 8 eguneko epea emango zaio, Udal Kontu-hartzailetzan ordain dezan berari esleitutako loterako proposatu zuen zenbatekoa. Baldintza horiek bete ezean, esleipena erabat baliogabetuko da, aipatutako legedian aurreikusitako ondorioekin, eta balorazioan bigarren gelditu zenari esleitu ahal izango zaio.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Proposamenak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunean irekiko dira eskaintzak.
        • Kontratazio-mahaia:
        • Dokumentazioa sailkatu. 3 egun akatsak zuzentzeko.
        • Kultura Departamentua:
        • Aurkeztutako eskaintzei buruzko txostena eta esleipen-proposamena egin.
        • Esleipena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.