Udal argazki artxiboko argazkiak eskatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal Argazki Artxiboko argazkiak eskatzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik
  • Kultur Etxean
    ZARAUTZ

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        080610 - Zerbitzu eta instalazio kulturalen erabilera: Udal argazki artxiboa

        Zarauzko Udal Argazki Artxiboa – Archivo Fotografico Municipal de Zarautzek (ZUAA-AFMZ) funtsen gaineko eskubide guztiak ditu.

        Erabilera Pribatua / Ez Pribatua (irabazi-asmorik gabekoa): CD (TIFF/JPEG)4,70 €
        Erabilera Pribatua / Ez Pribatua (irabazi-asmoa duena): CD (TIFF/JPEG):62,15 €
        Kultur taldeek» eta «gizarte izaerako elkarteek» irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiten dituztenean0,00 €
        Kultur taldeek» eta «gizarte izaerako elkarteek» irabazi-asmoa duten jarduerak egiten dituztenean62,15 €
        Elkarte profesionalek» edo «sindikatuek» irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiten dituztenean4,70 €
        Elkarte profesionalek» edo «sindikatuek» irabazi-asmoa duten jarduerak egiten dituztenean62,15 €

        KONTUAREN ZENBAKIA:

        • 2095.5076.41.1060000246 (KUTXABANK)
        • 3035.0029.62.0290900002 (LABORAL KUTXA)

        Jarduera hezitzaileek begirune berezia izango dute.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 7 egun

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Kultura Departamentuak CD batean grabatuko ditu eskatutako argazkien artxiboak, eta agiriak aurkeztu ondoren eskatzaileari emango dizkio.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KULTURA - KULTURA

        OHARRAK

        Kultur taldeek eta gizarte elkarteek doan lortu ahalko dituzte argazkiak, baldin eta irabazi-asmorik gabeko jarduerak egiteko badira. Elkarte profesionalen edo sindikatuen kasuan kontuan hartuko da garatu nahi den jarduera irabazi-asmorik gabea ala irabazi-asmoduna den. Jarduera hezitzaileek arreta berezia jasoko dute.

        Eskatu daitezkeen argazkiak http://www.zarauzkoartxiboa.eus/ webgunean daude. Eskatzaileak nahi dituen argazkien erreferentzia zenbakia adierazi beharko du.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.