Udal argazki artxiboari argazkiak ematea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Udal Argazki Artxiboari argazkiak ematea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duen edozein pertsona fisiko edo juridikok, edo haren legezko ordezkariak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Egile-eskubideen lizentzia behar bezala beteta (bi ale). Argazkien eta haien edukien gaineko egile eta irudi eskubideen lizentzia Zarauzko Udalari ematen zaizkiola adieraziko da.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          Kultura Departamentuan (Sanz Enea, Nafarroa 22)

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Eskaera Arreta Zerbitzuan jasotzen bada: argazkia eta egile eta irudi eskubideen lizentzia (2 kopia) Kultura Departamentura bidali, Udal Argazki Artxiboan sartzeko.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          KULTURA - KULTURA

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Kultura Departamentuak: argazkiari erregistro-zenbaki bat eman.
          • Alkatetzak: alkateak bi kopiak izenpetu
          • Kultura Departamentua: emaileari kopia bat eman.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

          Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.