Aurrekontu orokorrei jarritako erreklamazioak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aurrekontu orokorren hasierako onespenari erreklamazioak aurkezteko aukera.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Zarauzko herritarrek.
  • Zuzenean eragindako pertsonak, nahiz eta Zarautzen bizi ez.
  • Elkargo ofizialek, ganbara ofizialek, sindikatuek, elkarteek eta interes profesional edo ekonomikoak eta auzokoak zaintzeko legez eratuta dauden gainerako erakundeek, dagozkien interesen defentsan jarduten dutenean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 15 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Udalbatza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        KONTU-HARTZAILETZA - KONTU-HARTZAILETZA

        OHARRAK

        Aurrekontuaren aurkako erreklamazioak arrazoi hauengatik soilik aurkeztu ahal izango dira:

        • Aurrekontuen lanketa eta onespena foru arauak jarritako tramiteen arabera ez egiteagatik (21/2003 Foru Araua, abenduaren 19koa)
        • Erakundeari eskatu ahal zaizkion betebeharrak betetzeko behar den kreditua ez adierazteagatik (legezko agindu edo beste edozein titulu betez).
        • Diru-sarrerak nabarmenki nahikoa ez izatea aurrekontuetako gastuei aurre egiteko, edo gastuak nahikoak ez izatea jarritako aurreikuspenetarako.

        BEHIN BETIKO ONESPENAREN KONTRAKO ERREKURTSOAK

        • Aurrekontuaren behin betiko onespenaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean, aginpide horri buruzko arauetan ezarritako moduan eta epeetan.
        • Herri Kontuen Euskal Epaitegiak txostena egin beharko du errekurtsoa ebatzi baino lehen, baldin inpugnazioak aurrekontu-nibelazioari eragiten badio edo horri buruzkoa bada.
        • Errekurtsoak jartzeak ez du berez etengo Udalak behin betiko onetsitako aurrekontuaren aplikazioa.

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Ogasun eta Finantza arloko koordinazio batzordeko irizpena
        • Udalbatzaren ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Tasen eta zergen kudeaketa

        Fitxategiaren xedea: Udal ordainarazpenen kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: finantza-erakundeei (helbideratutako zergen ordainketa, zerga-bilketa exekutiboko enbargoak), Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalari (lan-lekua eskatzea, zorrak dituzten zergadunei soldata enbargatzeko),

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.