Elkarteen udal erregistroan inskribatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Irabazi asmorik gabeko elkarteak Elkarteen Udal Erregistroan inskribatzea.

Udal intereseko elkartearen adierazpena

NORK ESKA DEZAKE?

Eusko Jaurlaritzaren Justizia Saileko Elkarteen Erregistroan behar bezala inskribatuta dauden irabazi-asmorik gabeko elkarteek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Elkarteen erregistroan inskribatzeko:

  • IFKren fotokopia.
  • Elkartearen estatutuen fotokopia.
  • Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroko inskripzioaren frogagiri eguneratua.
  • Zuzendaritzako pertsonen izen osoak: helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa.
  • Elkartearen bazkide kopurua.
  • Elkartearen urteko aurrekontua.
  • Banketxeko kontu-zenbakia (elkartearena).
  • Udalarekin harremana zein hizkuntzatan izan nahi duen.

Gainera udal intereseko elkartearen adierazpena eskatzen bada:

  • Zerbitzu eta jardueren memoria (azken hiru urteetakoa), udal interesekoa dela frogatzen duena.
  • Jarduera ez dela era profesionalean eta jarraituan egiten frogatzeko memoria.
  • Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena, elkartean ez dela egiten sexuaren, ideologiaren, jaioterriaren, nazionalitatearen edo sexu-joeraren ziozko diskriminaziorik, ez aukeratzeko prozesuan ezta lan-jardunean ere.
  • Delitu sexualen ziurtagiria, lege hauetan aurreikusitakoa, baldin elkartea behartuta badago: 1/1996 Lege Organikoa, Adingabeen Babes Juridikoari buruzkoa (26/2015 Legeak aldatutakoa) eta 45/2015 Legea, boluntariotzari buruzkoa.
  • Hirugarren Sektore Sozialeko Elkarteen Eusko Jaurlaritzako Erregistroan izena emanda dagoela frogatzeko agiria, maiatzaren 12ko 6/2016 Legea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa aplikatu beharreko kasuetan.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Inskripzioa bakarrik egin nahi bada:

        • Datu guztiak frogatu ondoren, dagokion departamentuak Udaleko Idazkaritzara bidaliko du espedientea.

        Gainera udal intereseko elkartearen adierazpena eskatzen bada:

        • Aurkeztutako memorian deskribatutako jardueren izaerari eta emaitzei buruzko txostena egingo du dagokion departamentuak. Ondoren udal intereseko elkarte gisa inskribatzeko edo ez inskribatzeko proposamena egingo da, eta Kontu-hartzailetza Departamentura bidaliko da espedientea.

        Dagokion departamentuak Udaleko Idazkaritzara bidaliko du espedientea, dagokion informazio-batzordearen aldeko irizpenarekin batera.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Udalbatza

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

        OHARRAK

        Iskribatutako elkartea arduratuko da inskripzioaren elementuetan gertatutako edozein aldaketa jakinarazteaz

        Geroagoko tramiteen laburpena

        Alkatetzaren dekretu bidez erabakiko da Elkarteen Udal Erregistroko inskripzioa (baina horrek ez dakar berekin Udal Intereseko Elkarteen adierazpena).

        Udal intereseko elkartearen adierazpena, berriz, Udalbatzarrak onartuko du.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

        Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.