Administrazio kontratazioetarako eskaintzak aurkeztea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Obrak egin, hornidurak erosi edo zerbitzuak emateko Zarauzko Udalak egindako kontratazio deialdietan parte hartzeko eskaintzak aurkeztea, edozein dela ere esleipen-prozedura edo tramitazioa.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten pertsona fisiko edo juridikoek edo horien legezko ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • “A” gutunazala: “KONTRATATZEKO GAITASUNA ETA KAUDIMENA”. Hona hemen “A” gutunazalean aurkeztu beharreko agiriak:
  • Erantzukizunezko aitorpena (Administrazio-klausula Zehatzen agiriko I. eranskineko ereduaren arabera); hor adieraziko da bete egiten dituela administrazioarekin kontratatzeko legez ezarritako baldintzak eta pleguetan kontratuari jarri zaizkion betekizunak.
  • Helbide elektronikoa, jakinarazpen eta errekerimenduak egiteko, argibideak edo dokumentazio osagarria eskatzeko eta/edo konpon daitezkeen akatsen berri emateko.
  • “B” gutunazala: “KOPURU EDO PORTZENTAJEEN BIDEZ EBALUATZEKOAK EZ DIREN ESLEIPEN-IRIZPIDEEN ARABERAKO PROPOSAMENA“:
  • Administrazio-klausula Zehatzen agirian adierazitako esleipen-irizpideen arabera, eskaintzaren puntuak baloratzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia sartuko du lizitatzaileak.
  • Gutunazal honetan ez da inondik ere sartuko ez proposamen ekonomikoa ez eta automatikoki kuantifikatu daitezkeen esleipen-irizpideei buruzko beste daturik ere; horiek guztiak “C” gutunazalean sartuko dira. Aipatutako datu horietako edozein “B” gutunazalean sartuz gero enpresa lizitatzailea prozedura honetatik kanpo geratuko da, eta ez da “C” gutunazala irekiko.
  • “C” gutunazala: “KOPURU EDO PORTZENTAJEEN BIDEZ EBALUATZEKOAK DIREN ESLEIPEN-IRIZPIDEEN ARABERAKO PROPOSAMEN EKONOMIKOA ETA ESKAINTZA”:
  • Kopuruetan edo portzentajeetan baloratzekoa den irizpideari buruzko eskaintza ekonomikoa sartuko da, hain zuzen, Administrazio klausula Zehatzen agirian adierazitakoa. Agiri horren II. eranskineko ereduaren araberako eskaintza ekonomikoa aurkeztuko da.
  • Gutunazal horretan ez da inondik ere sartuko balio-judizio baten bidez baloratzekoak diren esleipen-irizpideei buruzko daturik; horiek guztiak “B” gutunazalean sartuko dira.
  • Datu horietako edozein “C” gutunazalean sartuz gero, agiri horiek ez dira baloratuko. Horrenbestez, automatikoki kuantifikatzekoak diren esleipen-irizpideei dagozkien puntuak soilik emango zaizkie.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: HAZ, Kale Nagusia 29 - 20800 Zarautz

Postaz: Bidalketa postetxean zein egunetan egin duen egiaztatu beharko du, eta egun horretan bertan eskaintza bidali duela jakinarazi beharko dio kontratazio-organoari, fax edo bitarteko informatikoen bidez.

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Kontratatzailearen profila eta kontratazio publikoaren kontrola

Fitxategiaren xedea: Erakunde hornitzaileen kontratazioaren eta pertsonalaren kudeaketa, kontratazioa ondo garatu eta egiten dela kontrolatzeko.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Datuok honako hauei komunikatu ahalko zaizkie: Kontuen Euskal Epaitegiari; erakunde judizialei; Europako Batasuneko Aldizkari Ofizialari; eta arloan eskumenak dituzte beste Administrazio Publiko batzuei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.