Agiriak konpultsatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Aurkeztutako dokumentua eta fotokopia berdinak direla egiaztatzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Interesa duten guztiek, honako kasu hauetan:

1.- Zarauzko Udalari edo hitzartutako administrazioei (Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) zuzendutako eskabide edo idatziekin batera aurkezten diren dokumentuak.

2.- Zarauzko Udalak sortutako dokumentuak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Jatorrizko agiriak eta agirien fotokopiak

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Momentuan

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Fotokopia jatorrizko agiriarena dela egiaztatu.
          • Fotokopiari oniritzia eman, “udal funtzionarioa” dioen konpultsa-zigilua erabiliz.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Udal funtzionarioa

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

          Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.