Haur jaio berriei oparia

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Familiak euskararen transmisioak duen garrantziaz jabetzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

Lehenengo haurra izaten duten familiei.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Erroldatik hilero erroldatzen diren jaio berrien zerrenda bidaltzen digute.
  • Eskutitza bidaltzen diegu lehenengo haurra izan duten gurasoei zoriontzeko eta oparia eskaintzeko.
  • Euskara departamentura etortzen dira opari bila

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          Ez dagokio

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Ez dagokio

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          EUSKARA - EUSKARA

          OHARRAK

          “Eragiozu Euskarari Etxean” foiletoa eta Hazi Hezi aldizkaria ematen diegu, eta aldizkarian urteko harpidetza egiteko aukera ematen diegu.

          Bi CDren artean bat hartzeko aukera ematen zaie:

          • “Lo lo maite” sehaska-kanten CDa eta “Begiratu dezaket zure pixoihalean?” ipuina.
          • “Txikia izanik...” haur kanten CDa eta “Begira begira” ipuin-liburua (2 urtetik gorako haurrentzat)

          Geroagoko tramiteen laburpena

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Euskara

          Fitxategiaren xedea: Normalizazio planak, antolaketa eta euskararen sustapen eta erabilerako politiken kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori hauek emandako irizpideen arabera: estatistikako EIN erakundea eta Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari.

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.