Udal hilerrian lurperatzeko eta, hala behar denean, horma-hilobia emateko eskaera (nitxo, kolunbario, bakarkako hezurtegia)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gorpua udal hilerrian ehorzteko eskaera. Nitxo, Kolunbario edo Bakarkako Hezurtegiak emakidan hartzeko eskaera.

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide orokorra
  • Eskatzailearen NAN.
  • Hobiratzeko lizentzia, dagokion epaitegiak emandakoa.

NON ESKATZEN DA?

HARRESPIL Hilerri eta Hileta Zerbitzuak SL – Araba kalea 35 - 20800 Zarautz (tel.: 943 89 49 37)

ZENBAT KOSTATZEN DA?

070601 - Zerbitzu bakanak
Nitxo edo panteoian lurperatzea91,69
Lurrean hobiratzeagatik337,13
Panteoietan barrualdeko garbiketa eta gorpuzkinak berriro kokatzea219,91
Gorpuzkinak hobitik ateratzea eta lekualdatzea110,03
Banaka lurperatzeko nitxoa emateagatik586,16
Hezurtegiaren kontzesioa, ixtea eta gorpuzkinak lekualdatzea barne625,75
Kolunbario baten kontzesioa, ixtea barne556,99
Gorpuzkinak erraustea296,79
Beste hilerrietatik datozen gorpuzkinak erraustea449,55
Jabea edo jabeak hil direla-eta, hilobiak erabiltzeko eskubideak erabat edo zati batean eskuz aldatzeagatik, baldin eta izapideak jabea edo jabeak hil eta urtebete igaro baino lehenago egin badira.121,08
Jabea edo jabeak hil direla-eta, hilobiak erabiltzeko eskubideak erabat edo zati batean eskuz aldatzeagatik, baldin eta izapideak jabea edo jabeak hil eta urtebete igaro eta gero egin badira161,44

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
  • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
  • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Hileroko zerrenda jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
  • Organo eskudunak ebazpena eman.
  • Interesdunari, Errenta Departamentuari eta Udal Hilerriaren enpresa kudeatzaileari jakinarazi.
  • Hilerriko programan sartu (Anfora).

NORK ONARTU BEHAR DU?

Alkatetzak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

OHARRAK

Emakidak:

  • Nitxoa: 10 urte (luzaezina)
  • Kolunbarioak: 25 urte (10 urteko luzapena)
  • Banakako hezurtegiak: 25 urte (10 urteko luzapena)

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.