Hildakoen hileta eta omenaldi zibilak udaletxean egitea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Hildakoen aldeko hileta eta omenaldi zibilak egiteko udal lokaletan egiteko baimena.

Hauetako batean egin daiteke: Etxezabala / Villa Munda

NORK ESKA DEZAKE?

Edozein pertsonak edo haren legezko ordezkariak

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

      ZENBAT KOSTATZEN DA?

      071401 - Tarifak
      Etxezabalako aretoa68,57
      Villa Munda (1. edo 2. gela)68,57

      PROZEDURAREN EPEA

      • Aurreikusitako epea: Momentuan

      ARAUDI APLIKAGARRIA

      Ez dagokio

      ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

      Idazkaritzara bidali

      NORK ONARTU BEHAR DU?

      Alkatetzak

      IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

      IDAZKARITZA - IDAZKARITZA

      OHARRAK

      Etxezabalan egiten denean ezingo da gorpua bertan dela egin. Errauts-kutxatilak bertan egotea baimenduta egongo da.

      Hileta edo omenaldi zibilak egiteko ordutegia, lanegunetan, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara izango da, larunbatetan izan ezik. Larunbat eta jaiegunetako ordutegia, berriz, goizetan 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldeetan 17:00etatik 21:00etara izango da, Alkatetzak ordutegia aldatzeko duen eskumenari utzi gabe, eta gero horren berri Udalbatzarrari emanda. Zeremoniak gehienez ere berrogeita bost minutu iraungo du.

      Geroagoko tramiteen laburpena

      DATU PERTSONALEN BABESA

      Fitxategiaren izena: Herritarrekiko harremanak

      Fitxategiaren xedea: Herritarrek egindako eskaerei erantzuteko espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

      Aurreikusitako lagapenak: Honako hauei eman ahalko zaizkie datu pertsonalak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei; aseguru-etxeei; Eusko Jaurlaritzaren Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoari; eta Erregistro Zibilari (ezkontza zibilak inskriba

      Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

      Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

      Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.