Kalean aurkitutako objetuak eta jabeari entregatutakoak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Herritarrek eta udaltzainek aurkitutako objetuen jasotzea, bere jabea aurkitu eta bueltatzeko. (bi urteren buruan entregatutako objetua erreklama daiteke)

NORK ESKA DEZAKE?

Edonork

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • NAN-a
  • Jabeak: objektua bere dela egiaztatzeko beharrezkoa dena.
  • Objektua entregatu duenak : objektua erreklamatzeko, udaltzaingoan entregatu zuenean, udaltzaingoan emandako objektuaren inguruko ziurtagiria.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Udaltzaingoan

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: 2 urte

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Objektua jasotzea, entregatu duenaren datuak hartu, objektua sailkatzea (sarrera eman Eurocopen).
  • Eskatzaileari kopia zigilatu bat ematea, ziurtagiri gisa (baliozkoak diren gauzekin bakarrik egiten da eta nahi baldin badu).
  • Erakusleihoan (udaltzaingoko sarreran) edo udal-biltegian uztea (bizikletak).
  • Jabea aurkitu.
  • Objektua entregatu.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

UDALTZAINGOA - UDALTZAINGOA

OHARRAK

2 urteren buruan, jabeak edo entregatutako pertsonak objektua erreklamatzen ez badu, udalaren esku geratuko da.

1889ko uztailaren 24ko Errege Dekretua, Kode Zibilaren edizioaren testua, joan den maiatzaren 26ko Legea betetzearren argitaratzera bidali dena (indarrean 2014ko uztailaren 22ra arte).

615. artikulua

Norbaitek altxorraz bestelako gauza higigarri bat aurkitzen badu, hori itzuli behar dio aurreko edukitzaileari. Edukitzailea ez bada ezaguna, aurkikuntza zein herritan gertatu eta herri horretako alkatearen zainpean utzi beharko da berehala. Alkateak ohiko moduan argitaraziko du aurkikuntza, elkarren segidako bi igandetan.

Gauza higigarria ezin bada artatu narriadurarik eragin gabe edo horren balioa nabariro gutxitzen duten gastuak egin gabe, eta bigarren iragarkia egin denetik zortzi egun igaro eta jabea ez bada agertu, gauza hori jendaurreko enkantean saldu eta horren prezioa gordailuan jarriko da.

Bigarren argitalpenetik bi urte igaro eta gero, ez bada jabea agertu, aurkitutako gauza edo horren balioa adjudikatuko zaio aurkitu duenari.

Aurkitzaileak eta jabeak gastuak ordainduko dituzte, bakoitzari hala dagokionean.

616. artikulua

Jabea garaiz agertzen bada, gauzaren zenbateko edo prezioaren hamarrena ordaindu beharko dio, sari gisa, aurkikuntza gauzatu duenari.

Aurkikuntzaren balioa 2.000 pezetatik gorakoa denean, gaindikinaren hogeirena baino ez da eman behar sari gisa.

Geroagoko tramiteen laburpena

  • Objetuari irteera eman (Eurocopen).
  • Dokumentazioa artxibatu.
  • Bi urteren ondoren, baliozkoak diren objetuak, erreklamatzen dituzten herritarrei entregatu.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Herritarren segurtasuna

Fitxategiaren xedea: Herritarren segurtasunarekin lotutako salaketen, erreklamazioen, baimenen eta txosten eta atestatu eskaeren kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Organo judizialei, Estatuko Segurtasuneko Indar eta Gorputzei eta herritarren segurtasunaren arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datuok.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.