Ludoteka

ZER DA? ZERTARAKO DA?

4-11 urte bitarteko haurrei zuzendutako sustapen zerbitzua:

  • Aisia hezitzailea, bide-laguntza, adierazpenerako eta partaidetzarako bideak eta sorkuntza eta produkziorako bideak.

NORK ESKA DEZAKE?

HH4-LH6 (biak barne) bitarteko haurrek eta horien guraso edota arduradunek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Irteeretan parte hartzeko gurasoen baimena

NON ESKATZEN DA?

Ludotekan

  • Iturribide kalea, 24-26

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera, 16:30 - 18:30 (4 - 8 urte bitartekoak)
  • Larunbata eta igandea, 17:00 - 20:00 (9 - 11 urte bitartekoak)

Telefonoa: 602216862 (aurreko ordutegian)

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Haurra ezagutu
  • Jardueretan parte hartzera gonbidatu
  • Talde handian txertatu

NORK ONARTU BEHAR DU?

Espedientea kudeatzen duen departamentuak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

GAZTERIA - GAZTERIA

OHARRAK

Zerbitzua bi adin tarteri zuzenduko zaio, egunen arabera:

  • Urriaren 1etik maiatzaren 31ra.
  • 4-8 urte, astelehenetik ostiralera 16:45-19:30
  • 9-11 urte larunbata eta igandea 17:00-20:00

Gazteria politikak honako helburu orokorrak ditu:

  • gaitasun pertsonalak eta gizarte-loturak indartuz, heldutasunera arrakastaz eta asetasunez igarotzeko aukera ematen duen bizi-etapa gisa.
  • berezko balioa eta esanahia duen bizi-etapa gisa.

Honakoak dira Haurrentzako Zerbitzuan jorratuko diren lan-ildoak:

  • Informazioa
  • Orientazioa
  • Bide-laguntza
  • Aisia hezitzailea.
  • Adierazpenerako eta partaidetzarako bideak.
  • Sorkuntzarako eta produkziorako bideak.

Eta hiru hauek, zehar lerroak:

  • Euskaraz hazi eta hezi. Aisialdian ere euskararen erabilera sustatzea.
  • Aukera berdintasuna.
  • Inklusioa-integrazioa: ezgaitasunen bat duten edo gizarte abileziarik eza duten haurrak, etorkinak, etab.

Geroagoko tramiteen laburpena

Haurraren jarraipena egiten da, autonomiaranzko ibilbidean laguntzeko

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria

Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.