Zerbitzuen kudeaketa: Nerabeen balio anitzeko zerbitzua Gaztelekua (12-14 egongela + 14-17 egongela)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

12-18 urte bitarteko nerabeei zuzendutako sustapen zerbitzua: bide-laguntza, aisia hezitzailea, adierazpenerako eta partaidetzarako bideak eta sorkuntza eta produkziorako bideak

NORK ESKA DEZAKE?

12 urtetik gorako nerabeek eta horien guraso edo arduradunek

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Irteeratan parte hartzeko, gurasoen baimena

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Gaztelekuan, Zigordia kalea 34 (asteartetik ostiralera: 16:30-20:15; larunbat eta igandeetan:17:00-20:30)

Telefonoz: 943005122

Telematikoki:

  • gaztelekua@zarautz.eus
  • Tuenti: Zarauzko Gaztelekua
  • Facebook: zarautzgazte
  • Twitter: @zarautzgazte
  • Flicker: zarautzgazte

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Zerbitzua doakoa da. Irteerek prezio aldakorra izaten dute, baina diruz lagunduta daude.

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Nerabea ezagutu
  • Jardueretan parte hartzera gonbidatu
  • Talde handian txertatu

NORK ONARTU BEHAR DU?

Espedientea kudeatzen duen departamentuak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

GAZTERIA - GAZTERIA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

Nerabearen jarraipena egiten da, autonomiaranzko ibilbidean laguntzeko

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria

Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.