Gazte informazio bulegoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gazteei (eta horien guraso edo arduradunei) informazioa emateko zerbitzua (informazioa, orientazioa eta akonpainamendua).

NORK ESKA DEZAKE?

Nerabe eta gazteek, horien arduradunek eta beste edozein pertsonak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez da ezer behar.

NON ESKATZEN DA?

Aurrez aurre: Gazte Informazio Bulegoa (GIB), Zigordia kalea 34. Arratsaldez, astelehenetik ostiralera, 17:00etatik 20:00etara, eta goizez, ostegunetan 11;15etik 13:45ra).

Telefono bidez: 943005122

Posta elektronikoz: gazteinformazioa@zarautz.eus

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

  • Aurreikusitako epea: Momentuan

ARAUDI APLIKAGARRIA

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

  • Eskaera jaso.
  • Informazioa eskuratu.
  • Interesdunari erantzuna eman.

NORK ONARTU BEHAR DU?

Espedientea kudeatzen duen departamentuak

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

GAZTERIA - GAZTERIA

OHARRAK

Geroagoko tramiteen laburpena

Jasotako kontsultetan eranstea eskaera.

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Gazteria

Fitxategiaren xedea: Gazteriako politiken planifikazioa, antolaketa eta kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.