Liburutegi zerbitzua (informazioa emateko - ez da tramitea)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Liburutegi zerbitzua

NORK ESKA DEZAKE?

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

Sanz Enea Liburutegia

ZENBAT KOSTATZEN DA?

Doan

PROZEDURAREN EPEA

ARAUDI APLIKAGARRIA

Ez dagokio

ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

Ez dagokio

NORK ONARTU BEHAR DU?

Ez dagokio

IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

KULTURA - KULTURA

OHARRAK

Helbidea: Nafarroa 22, 20800 Zarautz

Telefonoa: 943005130

E-maila: liburutegia@zarautz.eus

ORDUTEGIA:

Urte osoan (udan izan ezik)

  • Astelehena-ostirala, larunbatak
  • Helduen Liburutegia: 09:00-14:00 / 15:30-20:00 / 10:00-13:00
  • Haur Liburutegia: 16:00-20:00
  • Ikus-entzunezkoak: 16:00-20:00

Uda (ekainak 23 - irailak 10)

  • Astelehena-ostirala, larunbatak
  • Helduen Liburutegia: 09:00-14:00 / 17:30-20:00 / 10:00-13:00
  • Haur Liburutegia: 10:00-14:00
  • Ikus-entzunezkoak: 10:00-14:00

INFORMAZIOA:

1. solairuan:

Haur eta Gaztetxoen Liburutegia

  • Txiki-txoko: 0-5 urte bitarteko haurrek heldu batekin egon behar dute, elkarrekin irakurketaz gozatzeko: haurra nekatzen bada, joateko garaia da.
  • Haurrentzako aldizkariak
  • Fonoteka: CDak

2. solairuan:

  • Helduen Liburutegia
  • Hemeroteka: egunkariak eta aldizkariak

Zer aurki daiteke bertan?

  • Egunkariak eta aldizkariak
  • Literatura
  • Komikiak
  • Herriko atala (Zarauzko bilduma)
  • Entziklopediak, hiztegiak, atlasak... Hainbat gairi buruzko dokumentuak
  • Ikus-entzunezkoak

MAILEGUA:

Izena emateko, izen-emate orri bat bete behar da (14 urtetik beherakoen kasuan, gurasoek sinatu beharko dute).

14 urtetik beherakoek interneta erabili nahi izanez gero, gurasoek baimena sinatu beharko dute.

Bazkide txartela egitea doakoa da, baina txartela galduz gero, 3,10€ ordaindu beharko da.

Helbide edo telefonoa aldatuz gero, edota bazkide txartela galduz gero, Liburutegian jakinarazi beharko da

Liburutegian jasotako bazkide-txartela Euskadiko Udal Liburutegietan erabili ahal izango da (Donostian eta Bilbon izan ezik), eta beharrezkoa izango da mailegu zerbitzua erabiltzeko.

Maileguan har daitekeen dokumentu kopurua:

  • Zure liburutegian, 3 liburu (15 egunetan), eta 3 ikus-entzunezko (7 egunetan).
  • Sareko beste liburutegietan, beste 5 liburu eta 5 ikus-entzunezko gehiago.

BUZOIA:

Sanz Eneako sarreran, liburutegia itxita dagoenean, bertan mailegua itzultzeko aukera.

EPE-LUZAPENAK:

Dokumentu guztien epea behin luza daiteke, bai liburutegian bertan, bai telefonoz, bai Internetez, erreserba duten dokumentuak eta epez kanpo daudenak izan ezik.

SAREKO MAILEGUA

Zer da?

  • Beste liburutegietatik dokumentuak eskatzeko aukera

Zerbitzua erabiltzeko baldintzak

  • Sareko mailegu moduan eskatutako dokumentuak (SM) etxeko mailegu moduan eskuratu ahal izango dira, salbu eta aparteko arrazoiren bat tarteko betekizun bereziak ezartzen badira.

Nork?

  • Liburutegiek bideratuko dute liburutegiarteko mailegu-zerbitzua. Horretarako eskaria, baina, zerbitzu horretan sarbidea duen edozein erabiltzailek egin dezake.

SM zerbitzuan honako hauek izango dute sarbidea:

  • Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on-line sareko edozein liburutegitan alta emanda dagoen edozein erabiltzaile helduk (AHE).
  • Erakunde erabiltzaileek (DER) eta beste liburutegiek (EBL), baldin eta zerbitzuan parte hartzen duten on-line sareko liburutegiak badira, eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on-line sareko edozein liburutegitan alta emanda badaude. Isunen bat edo maileguak garaiz kanpo dituzten erabiltzaileek ezingo dute sareko mailegu-zerbitzura jo.

Nori?

  • Eskaria egiten duen liburutegiak erabakiko du aukeran dauden ale guztietatik zein eskuratu nahi duen, alegia, mailegua bideratzeko zein liburutegitara joko duen.
  • Eskaria liburutegi batean edo bestean egiteko, hurbiltasun-irizpideak erabiliko dira, bai eta liburutegi bakoitzaren baliabideak zein diren eta kasu bakoitzean SMren kargak zein nolako eragina duen ere.

Zer?

Mailegatu daitezkeen dokumentu motak

  • SM zerbitzuari atxikitzen zaizkion Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on-line sareko liburutegi guztiek konpromisoa hartzen dute tokian tokiko liburutegiaren katalogoan mailegatzeko modukotzat jotzen diren monografia inprimatuen SM zerbitzua emateko.
  • Hala eta guztiz ere, ez dira eskatuko liburutegi eskatzaileak bere bildumetan edukitzeko edo eskuratzeko modukoak diren dokumentuak (best-sellerrak, kaleratu berriak eta abar).
  • Ez da sareko mailegurik emango, halaber, maiz samar kontsultatzen diren eta ale bakarra duten dokumentuen kasuan.
  • Helduentzako SMtik kanpo geratuko dira liburuz besteko materialak. Erakunde erabiltzaileek (DER) eta beste liburutegiek (EBL), ordea, sarbidea izango dute dagokion liburutegian mailegatzeko moduko kategoria duten liburuz besteko materialetan.
  • Bai liburutegi eskatzaileak bai eskatutako dokumentuaren titulartasuna duen liburutegiak, beraiek adierazten dituzten arrazoi objektiboak direla-eta, uko egin ahal izango diote hasiera batean mailegatzeko moduko dokumentuen artean sailkatutako lanen SM zerbitzua emateari.

Mailegatu daitekeen dokumentu kopurua

  • Erabiltzaile heldu bakoitzak (AHE) sareko mailegu-zerbitzuko 3 dokumentu eskuratu ahal izango ditu gehienez aldi berean, betiere sareko maileguei buruzko araudi orokorrak monografien gainean ezartzen duen gehienezko kopurua gainditzen ez bada.
  • Erakunde erabiltzaile bakoitzak (DER) sareko mailegu-zerbitzuko 60 dokumentu eskuratu ahal izango ditu gehienez (40 monografia eta bestelako materialeko 20 dokumentu), betiere sareko maileguei buruzko araudi orokorrak dokumentuen gainean ezartzen duen gehienezko kopurua gainditzen ez bada.
  • Beste liburutegi batzuetako erabiltzaileek (EBL) sareko mailegu-zerbitzuko 25 dokumentu eskuratu ahal izango ditu gehienez (15 monografia eta bestelako materialeko 10 dokumentu), betiere sareko maileguei buruzko araudi orokorrak maileguen gainean ezartzen duen gehienezko kopurua gainditzen ez bada.

Prozedura

Non?

  • Erabiltzaile helduek (AHE) euren liburutegian edo beste edozein liburutegitan eska dezakete zerbitzua. Behin liburutegia aukeratuz gero, geroko tramite guztiak bertan egin beharko dira (dokumentua jaso, mailegua berritu, itzuli...).
  • Dokumentu bat edo batzuk eskatzeko liburutegi jakin bat aukeratzeak ez du esan nahi derrigorrez liburutegi hori erabili behar denik beste dokumentu batzuen liburutegiarteko mailegu eskaera egiteko. Erakunde erabiltzaileek (DER), berriz, atxikita dauden liburutegian eskatu beharko dute zerbitzua.

Nola?

Erabiltzaileak

  • Maileguak eskatzeko (baita baliogabetzeko ere) berariaz prestatutako inprimakiak erabiliko dira, edota, hala badagokio, inprimaki horietan agertzen diren datuak.
  • Maileguak honela eskatu, berritu edo baliogabetu daitezke:
    • Zuzenean, sareko edozein liburutegitara joanda.
    • E-mail bidez.
    • Fax bidez.
    • OPAC bidez (berritzeko bakarrik)
  • Mailegua eskatu aurretik beharrezkoa da kontsultatzea ea eskatutakoa eskuragarri dagoen Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegien funtsetan (Absysnet-en sartutakoak eta erregelamendu honen mende daudenak).

1. Erabiltzaileak. Eskaera.

Mailegu-eskabidea. Erabiltzaileak urrats hauek jarraituko ditu:

  • a.- Dokumentua edo dokumentuak bilatu Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen on-line katalogo kolektiboan.
  • b.- Egiaztatu dokumentua edo dokumentuak ez daudela liburutegiarteko mailegua egiteko aukeratu dugun liburutegian, baina katalogoan eskuragarri daudela.
  • c.- Bete liburutegiarteko mailegu-eskaera egiteko inprimaki bat, eskatu nahi den dokumentu bakoitzeko. Eskaeraren egoeraren berri emateko, liburutegiak behar dituen datu guztiak jasoko dira inprimakian.
  • d.- Erabiltzaileari jakinarazi ondoren dokumentua eskaera egin duen liburutegian dagoela, erabiltzailea bertara joango da, jakinarazpenaren biharamunetik bi eguneko epean, bidezko prozedura formalizatzera.

2. Erabiltzaileak. Berritzea.

  • a.- Dokumentuaren eskaera eginda, mailegua berritu nahi bada, erabiltzaile helduen kasuan (AHE), OPACen bidez egin ahal izango da edo liburutegiarekin harremanetan jarrita, betiere maileguei buruzko araudi orokorrak horretarako ezarritako denbora-epearen barruan.
  • b.- Erabiltzaile helduen kasuan (AHE) eta betiere beste erabiltzaile batek egindako erreserbarik ez badago, mailegua behin bakarrik berritu ahalko da. Berritzeak esan nahi du dokumentuari hasieran esleitutako denbora-tarte berean luzatzen dela mailegua.

3. Erabiltzaileak. Baliogabetzea.

  • Erabiltzaileak eskaera bat bertan behera utzi nahi badu, lehenbailehen jarriko da harremanetan eskaera egin duen liburutegiarekin, ezarritako prozeduraren arabera bere asmoaren berri emateko.

Geroagoko tramiteen laburpena

DATU PERTSONALEN BABESA

Fitxategiaren izena: Kulturaren kudeaketa

Fitxategiaren xedea: Kultur jarduera eta zerbitzu, laguntza, beka, diru-laguntza, sari, kultur espazioen lagapen eta udal artxiboko kontsulten kudeaketa.Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

Aurreikusitako lagapenak: Arloan eskumenak dituzten beste Administrazio Publiko batzuei komunikatu ahalko zaizkie datu pertsonalak; esate baterako, Eusko Jaurlaritzari eta finantza-erakundeei.

Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.