Nazioarteko babesa eskatzen dutenen edota jasotzen dutenen programako apartamentuak (Auzolana)

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Auzolana programaren barruan nazioarteko babesa eskatzen dutenei edota jasotzen dutenei programaren bigarren faserako bizilekua eskaintzea.

NORK ESKA DEZAKE?

Nazioarteko babes eskatzaileei eta errefuxiatuei harrera egiteko NAZIOARTEKO BABESA ESKATZEN DUTENEN EDOTA JASOTZEN DUTENEN PROGRAMAn sartuta dauden eta adin txikikoak dituzten familiak. Eta programa horren baitan, etxebizitza bat errentan hartzeko bilaketa aktiboa egin dutenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskaera orria.
  • Familia-unitateko kide guztien identifikazio agirien fotokopiak.
  • Familia-unitateko kideak AUZOLANA programan daudela egiaztatzen duen agiria.
  • Familia-unitateko kideen harreraren arduraduna den erakundearen hasierako.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Eskaera gauzatzeko, Gizarte Zerbitzuetako teknikariarekin hitzordua eskatu behar duzu. Honek egoeraren balorazioa egingo du eta kasuan kasu, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doakoa da.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Eskaera Gizarte Zerbitzuetako Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte Zerbitzuetako teknikariaren kasuaren balorazioa
        • Txostena eta proposamena.
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinaraztea

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.