Konpainia espezializatuaren programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Bigarren mailako arretazko prestazio sozial honen bidez, profesional kualifikatu batekin harremanetan egonda hartzen du parte pertsonak programan, eta hark laguntzen dio bere moldaera autonomoa hobetzen eta gizarteratzen. Akonpainamendu espezializatuak aukera ematen dio erabiltzaileari bere egoera kontrastatzeko, autonomia pertsonalari eta gizarteratzeari buruz dituen helburuak esplizitatzeko, eta prozesu guztian zehar erreferentziako pertsona bat alboan izateko. Nahiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentua arduratzen den tramitazioaz eta ebazpenaz, eskaera Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Zarautzen erroldatuta egotea.
  • Gizarte Zerbitzuetako profesionalek aurrez balorazio eta preskripzio teknikoa eginda

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: 2 hilabete
          • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera-orria jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
          • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
          • Gizarte Zerbitzuetako Departamentura bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Espedientea kudeatzen duen departamentuak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Gizarte Zerbitzuetan ordua eskatu.
          • Gizarte Langilearekin elkarrizketa, beharrak aztertzeko.
          • Baldintzak betetzen direla egiaztatu.
          • Eskabidea eta dokumentazioa erregistratu.
          • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
          • Gipuzkoako Foru Aldundiak erabakia hartu eta eskatzaileari jakinarazi.
          • Eskatzailea itxaron-zerrendan sartu, hala badagokio.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

          Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.