Etxegabetze egoerak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Etxegabetze arriskuan dauden pertsona edo familiei arreta eskaintzea, informazioa ematea, ebaluazioa egitea eta laguntzea. Helburua da inor ez kanporatzea bere ohiko etxebizitzatik egoera ekonomiko txarrean egon eta hipoteka edo alokairua ordaindu ezin izan duelako.

NORK ESKA DEZAKE?

Etxegabetze arriskuan dagoen edonork.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Eskabide orokorra

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskaera-orria jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
          • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
          • Gizarte Zerbitzuetako Departamentura bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Espedientea kudeatzen duen departamentuak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

          OHARRAK

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Gizarte langileak kasua baloratu.
          • Prozeduraren instrukzioa: eskabide-orria eta agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu, eta eskatzaileari kopia zigilatu bat eman.
          • Txostena eta ebazpen-proposamena egin.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

          Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.