Egiaztagiriak eskatzea

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Dirulaguntzak edo beste prestazio batzuk jaso dituela edo ez dituela frogatzeko egiaztagiria eskatzea (desgaitasun kalifikazioa, mendekotasuna, etab.).

NORK ESKA DEZAKE?

Erroldatuta dagoen edozein herritarrek edo bere ordezkariek.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Agiriak eskuratzeko baimena
  • Ziurtagiria interesdunak eskatzen badu:
    • Nortasun agiria
  • Bere ordezkariak eskatzen badu:
    • Baimenaren inprimakia, eredu normalizatuan.
    • Baimendutakoaren jatorrizko NANa, edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
    • Interesdunaren NANaren fotokopia, edo ordezko beste nortasun agiriren bat.
  • Eskaera telefonoz egiten bada, datu hauek eman eta egiaztatu beharko dira:
    • NAN, helbidea, izena eta bi abizenak (erroldan jasota dagoen helbidera bakarrik bidaliko da)

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 2 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        • Eskabide-orria jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Departamentura bidali.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Espedientea kudeatzen duen departamentuak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Egiaztagiria egin eta irteera eman.
        • Interesdunari eman.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.