Europako elikagai bankua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Europako Batasuneko elikagaien banaketa programaren bitartez, hiruhilero elikagaien banaketa egiten da beharra duten familien artean.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaera egin eta onartua den pertsona oro. Onartua izateko honako baldintzak bete behar dira:

  • Zarauzko Gizarte Zerbitzuek egindako onuradun-zerrendan altan egotea. Onuraduna izateko baldintza hauek beteko dira:
    • Zarautzen erroldatuta egon. Biztanleen erroldan baja emanez gero, automatikoki baja emango zaio programa honetako onuradun-zerrendan.
    • Diru-laguntza sozial baten onuradun izatea edota Zarauzko Udaleko gizarte langile batek premia justifikatzeko egindako balorazio txostena edukitzea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

          ZENBAT KOSTATZEN DA?

          Doan

          PROZEDURAREN EPEA

          • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
          • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

          ARAUDI APLIKAGARRIA

          Ez dagokio

          ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

          • Eskabide-orria jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
          • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
          • Eskaera Gizarte Zerbitzuetako Departamentura bidali.

          NORK ONARTU BEHAR DU?

          Espedientea kudeatzen duen departamentuak

          IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

          GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

          OHARRAK

          • Onuradunak udal jabetzako lokalera joango dira elikagaiak jasotzera (Aritzbatalde plaza 8, behea). Banaketa-egunak jakin bezain laster, Udalak jendaurrean jarriko ditu (lokalaren kanpoko lehiatilan, udal zerbitzuetako oholean eta Udalaren web-orrian: www.zarautz.eus). Onuradunaren ardura izango da data horiek jakin eta elikagaiak jasotzea (gutxi gorabeherako datak taulan azaltzen dira).
          • Iragarritako egunetan elikagaiak jasotzen ez dituen onuraduna zerrendatik kanpo geratuko da (joatea ezinezkoa zaionean, onuradunak Gizarte Zerbitzuetan abixua emango du). Berriz onuraduna izateko, beste eskaera bat egin eta 1. puntuan jarritako baldintzak bete beharko ditu. Itxarote-zerrenda kudeatu.

          Geroagoko tramiteen laburpena

          • Egiaztatzea edo txostena
          • Onarpena
          • Onartuen zerrenda Nagusilan Elkartera bidali.
          • Interesdunari jakinarazi.

          DATU PERTSONALEN BABESA

          Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

          Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

          Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

          Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

          Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

          Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.