Konpainia programa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Helburu nagusia da bazterkeria arriskuan eta/edo mendekotasun arriskuan dagoen pertsonari tresnak ematea eguneroko bizitzan hobeto moldatzeko gaitasunak eskura ditzan, eta autonomia, gizarteratze eta garapen pertsonalean laguntzea.
  • Atal honetan sartzen da, balorazio-prozesu baten ondoren, gizarte-hezitzaileek Gizarte Zerbitzuetako edota larrialdiko etxebizitzetako erabiltzaileei kanpoko gestioak egiteko ematen dieten laguntza.
  • Egoera bakoitzean identifikatutako gaitasunak eta zailtasunak kontuan izanda, kasu bakoitzean arlo ezberdinetan landu beharreko helburu zehatzak zehaztuko dira.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Gizarte bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak (gizarte bazterketa neurtzeko tresnaren arabera) eta/edo mendekotasun arriskuan dauden pertsonak (BVD balorazioaren arabera).
  • Adinez nagusiak direnak
  • Zarautzen erroldatuak, beraien bizitokia modu egonkorrean bertan dutenak edo, salbuespenez, denboraldi baterako daudenak.
  • Gizarte Langile profesional erreferentearen irizpide teknikoa kontuan izanda, programa honen onuradun izan daitezkeenak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Kasu bakoitzean, gizarte langileak adieraziko dio aurkeztu beharreko dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        Ez dagokio

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Departamentuburuak eta zinegotzi arduradunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Kasuaren balorazioa.
        • Akonpainamendua kudeatu hitzartutako enpresarekin.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.