Haur eta nerabeen babes programak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Programa hauen bidez, pertsonei edo familiei laguntza ematen zaie, baldin, balorazio-prozesu batean, familiako adingabeen artean arrisku arin edo ertaineko kalteberatasun egoerak antzematen badira. Borondatezko esku-hartzearen testuinguru batean, Udalak gurasoei eta adingabeei baliabideak eskaini behar dizkie adingabearen garapen egokirako baldintzak berreskuratzeko. Kasurik larrienetan, Gipuzkoako Foru Aldundiarena da eskumena.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Guraso edo arduradunak, familiartekoak.
  • Hezkuntza eta osasun zerbitzuak, jakinarazpena bidalita (protokoloan jasota dago).
  • Espedienteak ofizioz hasiko dira, jakinarazitako egoera batean.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Ez dagokio

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 40 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Kanpo jakinarazpena egon bada:

        • Agiriak jaso, eskaneatu, egiaztatu eta erregistratu.
        • Eskatzaileari kopia zigilatu bat eman, ziurtagiri gisa.
        • Gizarte Zerbitzuetara bidali.

        Elkarrizketa eskaera egon bada:

        • Elkarrizketa hitzartuko da Haurtzaroa daraman gizarte langilearekin.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Departamentuburuak eta zinegotzi arduradunak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Larrialdietan: 112 edo 943.224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru Zerbitzua eta harrera zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)
        • Haurrei eta nerabeei zuzendutako zerbitzua (Zeuk esan 943 116111)

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Lehenengo elkarrizketa eta/edo jakinarazpena jaso.
        • Ikerketa/balorazio prozesua
        • Balorazioa itzuli familiari.
        • Ebaluazioaren emaitza larria bada, Foru Aldundira bidali txosten bidez.
        • Udalaren eskumena bada, esku-hartze proposamena egin familiari.
        • Hala badagokio, errekurtsoak martxan jarri. Txostena
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi
        • Ebaluazioa eta jarraipena

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.