Tratu txarren biktima diren emakumeentzako harrera apartamentua

ZER DA? ZERTARAKO DA?

  • Genero indarkeriaren biktima diren emakumeentzako eta horien mende dauden pertsonentzako larrialdiko ostatua.
  • Aldi baterako bizitokia ematea etxean tratu txarrak jasateagatik ohiko bizilekua aldatu beharra izan duten emakumeei eta haien mende daudenei.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Etxeko eremuan tratu txarrak jasan dituzten emakumeak eta ondorioz ohiko bizilekua utzi eta aldi baterako babesa eta bizitokia behar dutenak.
  • Zarautzen erroldatuta egotea.
  • Salbuespenak egon daitezke.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskatzailearen NANen fotokopia, eta bizikidetza-unitatea osatzen duten pertsonena; eta, hala badagokio, familia-liburua.
  • Errolda eta bizikidetza ziurtagiriak.
  • Aurrez salaketa jarri dela egiaztatzea edo lesioen parte bat edukitzea, halakorik izanez gero.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Hasierako harrera doakoa izango da. Lehenengo zortzi hilabeteak doakoak izango da, urriaren 6ko 185/2015 dekretuan oinarrituta. Egonaldia luzatzen bada, ordenantza fiskaletan urtero zehazten den tasa ordaindu beharko dute.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: Hilabete 1

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Espedientea kudeatzen duen departamentuak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langilearekin kasuaren balorazioa
        • Txostena
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.