Indarkeria matxista jasan dutenentzako laguntza psikologikoa eta soziojuridikoa

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Indarkeria matxista eta/edo abusu sexuala jasan duten pertsonei zuzentzen zaien tratamendu terapeutiko espezializatua.

  • Laguntza psikologikoa: Tratamendu terapeutiko espezializatuak dira, eta bizikidetza-unitatean tratu txarrak —harreman afektiboen esparruan sortzen den oro— edo sexu-askatasunaren kontrako ustezko delituak jasan dituzten biktimei, zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaizkie.
  • Laguntza juridikoa: Lege-aholkularitza emateko zita bat da, eta bizikidetza-unitatean tratu txarrak —harreman afektiboen esparruan sortzen den oro— edo ustez sexu-askatasunaren kontrako delituak jasan dituzten biktimei, zein hala eskatzen duten erasotzaileei eskaintzen zaie.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Bizikidetzaren eremuan tratu txarrak hartu eta/edo ustez sexu-askatasunaren kontrako delituak jasan dituzten biktimek eta erasotzaileek, baldin bizilekua Gipuzkoan badute edo, Gipuzkoan jaioak izanik, familia biltzeko edo izaera sozialeko arrazoiak ematen badituzte.
  • Salbuespenak daude.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Aurreikusitako epea: 7 egun
        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        • Udal ordutegitik kanpo:
        • Larrialditan: 112 edo 943.224411 (Gizarte Larrialdietarako Foru zerbitzua eta harrera zentroa, urte osoan eguneko 24 ordutan)
        • Emakume biktimei laguntzeko telefono zerbitzua: 900 840 111 (Eusko Jaurlaritza)

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Kasua baloratu.
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskaera Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Ebazpena interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.