Larrialdietarako udal apartamentuak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Larrialdiko aldi baterako bizitokiak dira, eta etxebizitza gabeziak eta/edo bizikidetza gatazka larriek eragindako egoerei aurre egiteko erabiltzen dira.

NORK ESKA DEZAKE?

Eskaera egin aurretik, Zarautzen gutxienez 6 hilabetean erroldatuta egon eta honako egoera batean dauden familiak:

  • Epai irmo bidez etxegabetutako familiak.
  • Eraikinaren berehalako aurri deklarazioa dutenak.
  • Hondamendi, sute, uholde eta antzeko fenomenoen ondorioz bizitokia galdu dutenek.
  • Familia-gatazka larriak, pertsonen segurtasun fisikoa edo emozionala arriskuan jartzen dutenean.
  • Bizitoki baten beharra dutenak, baldin gizarteratze programa batean parte hartu eta bertan bilakaera ona badaramate.

Betiere Gizarte Zerbitzuek egingo dute familia horien jarraipena, bai etxebizitza horiek okupatzera eraman dituen egoerarena eta bai bakoitzari dagokion esku-hartze planarena ere.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu..

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        070704 - GIZARTE LARRIALDIKO APARTAMENTUAK

        Gizarte larrialdiko apartamentuen tarifa Gizarte larrialdiko apartamentuen arautegiaren arabera aplikatuko da (Udalbatzarrak 2010eko ekainaren 30ean egindako bilkuran onartu zen arautegi hori). Tarifa hau ezarri da:

        Tarifa, hileko eta apartamentuko450,00

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 15 egun
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Alkatetzak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langilearekin kasuaren balorazioa
        • Txostena
        • Ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.