Eguneko zerbitzua edo zentroa gizarteratze-premiei erantzuteko

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Gizarteratzea helburu duen eguneko zerbitzua; banakako laguntza eskaintzen du, esku-hartze okupazional, hezitzaile, terapeutiko eta soziolaboralaren bidez, pertsonak bere ohiko inguruarekin duen lotura hautsi gabe.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Marjinazio eta/edo gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonak, baldin eta gizarteratze prozesu espezializatuari hasiera emateko jarrera egokia badaukate, prozesu horri jarraitzeko gaitasuna badute, eta profesionalen esku-hartzea onartzen badute.
  • 18 eta 64 urte bitartekoa izatea.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerri bateko errolda: eskaera egin baino 6 hilabete lehenagokoa, eta legezko bizilekua eta benetakoa bertan izatea. Salbuespen gisa, legezko bizilekuaren eskakizuna betetzetik salbuetsi ahal izango dira eskaera-data baino gutxienez 6 hilabete lehenagotik Gipuzkoako gizartean errotuta daudela frogatzen dutenak.
  • Gizarte bazterketa maila jakin bat erakustea (baliabidearen beharra justifikatzen duena).
  • Gai izatea profesionalek gidatutako esku-hartze sozio-hezitzailea onartzeko; eta baliabide pertsonalak izatea gizarteratzeko prozesua egin ahal izateko.
  • Osasun egoerari dagokionez, osasun-erakundeetan asistentzia etengabe edo ziklikoaren beharrik ez izatea, eta zentroetan osasun publikoko neurririk hartu behar ez izatea.
  • Zentroko bizikidetza larriki asalda dezakeen eta bertako helburuak arriskuan jar ditzakeen portaera nahasmendurik ez izatea.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide-orria, ereduari jarraiki egina.
  • Eskatzailearen NAN
  • Kasu bakoitzean beharrezkoa den dokumentazioa

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.