Errehabilitazio psikosozialeko zentroa, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Plaza eskatzea errehabilitazio psikosozialeko zentro batean. Mendekotasun egoeran dauden eta gaitz mental larri eta kronikoa duten pertsonei banakako arreta soziosanitario, integral eta errehabilitatzailea eskaintzen die, egunean zehar, errehabilitazio psikosozialeko eguneko zentroko zerbitzuak. Horretarako, jarduera multzo koordinatu eta antolatu bat garatzen da, diziplinarteko lantalde baten bidez, pertsona horien autonomia pertsonala errehabilitatzeko eta mantentzeko, dauzkaten muga funtzionalak arintzeko, hondar-sintomatologia murrizteko, ospitaleratze psikiatrikoak saihesteko, zaintzaileei laguntza emateko eta pertsona bere komunitatearen ingurunean mantentzeko.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta estatuan gutxienez bost urtez bizitakoa izatea, urte horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bertan bizitakoa izatea, urte horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda. Aurreko egoitzaren baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein horien ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute.
  • Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea (I, II edo III graduaz), otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatutakoaren arabera eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat (errege dekretu horren bidez onartu zen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak —autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak— ezarritakoa).
  • 20 eta 64 urte bitarteko adina izatea eskaera aurkezten den egunean. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • Osasun mentaleko arreta-sare publikoan tratatua izaten aritzea, eta Balorazio eta Orientazio Soziosanitarioko Batzordeak egokitzat bideratua izatea, eskatutako zerbitzurako.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Pertsona erabiltzaileak parte hartuko du eskatutako baliadearen finantziazioan, bere baremoaren arabera.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.