Laguntza produktuak, eta oztopoak ezabatzeko dirulaguntzak

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Zer da laguntza produktu bat:

Ezgaitasuna eta mendekotasuna saihesteko, orekatzeko, arintzeko edo desagerrarazteko erabiltzen diren produktuak, tresnak, ekipamenduak eta sistema teknikoak dira laguntza produktuak —edo “laguntza teknikoak”—.

Laguntzen tipologia:

  • Mugitzeko eta garraioak erabiltzeko.
  • Irisgarritasunerako eta eraikuntzarako.
  • Babes eta zaintza pertsonalerako.
  • Etxebizitzetako altzari eta egokitzapenetarako.
  • Komunikazio, informazio eta seinaleztapenerako.

Laguntza zehatzak:

  • Babes eta zaintza pertsonalerako eta mugikortasunerako laguntzak (adibideak):
    • Ohe artikulatuak, eskaren kontrako koltxoiak…
    • Gurpil-aulki motordunak eta aulki bereziak…
    • Ibilgailuak egokitzeko osagarriak…
    • Bainugelako osagarriak: bainuontzirako eserleku birakariak, komunerako altxagarriak, heldulekuak…
    • Igotzeko eta lekualdatzeko gailuak: mugitzeko garabiak eta antzeko tresnak…
  • Etxebizitzaren irisgarritasunerako (adibideak):
    • Etxe barruko oztopoak kentzea: bainuontziaren ordez dutxa jartzea, ateak handitzea, sistema domotikoak jartzea…
    • Etxean sartzeko oztopoak kentzea: atarietan arrapalak eta plataformak, eskailerak igotzeko eta jaisteko tresnak…
  • Komunikaziorako (adibideak):
    • Besteekin komunikatzeko tresnak, hizketa ezagutzeko sistemak, entzuteko protesiak, komunikatzen laguntzeko gailu informatikoak.

Laguntzak berreskuragarriak edo berreskuraezinak izan daitezke.

Berreskuragarria: Hainbat pertsonak segidan berrerabil ditzaketen babes-produktuak, beste kosturik gabe lekuz alda daitezkeenak (garraioa izan ezik).

Berreskuraezina: Dituzten ezaugarriengatik besterenezinak direnak eta erabiltzaile bakar bati onura egiten diotenak.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik Gipuzkoako Lurralde Historikoan erroldatuta egotea.
  • % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duen edo mendeko egoeran dagoen pertsona gisa kalifikatua egotea.
  • Azken 6 urtean antzeko laguntzarik ez jaso izana.
  • Erabiltzaileak ekarpen ekonomiko bat egin behar badu, Foru Dekretuan ezarritako ahalmen ekonomikoaren baremoa ez gainditzea.
  • Hirigintza eta eraikuntzaren arloko irisgarritasunerako laguntzak soil-soilik eman ahalko dira baldin eskatutako egokitzapenak betetzen baditu irisgarritasunari buruzko araudian ezarritako irizpide guztiak.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Laguntza teknikoen eskaera
  • Abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretuaren 1 eta 2 eranskinetan agertzen diren izaera espezifikodun eskakizunak egiaztatzen dituzten agiriak.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta kasu bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        • Babes-produktu berreskuraezinak jasotzeko eta egokitzapen-lanak egiteko, onuradunak diru-ekarpen bat egin behar du, dekretuan jarritako ahalmen ekonomikoaren arabera.
        • Dirulaguntzaren ebazpena jasotzen denetik kontatzen hasi eta gehienez 3 hilabeteko epean, hauek aurkeztuko dira: faktura originalak (ala fotokopia konpultsatuak) eta erantzukizunpeko adierazpen bat (beste erakunde batzuetatik jasotako laguntzena).
        • Laguntza-produktu berreskuragarriak erosteko emandako dirulaguntzak direnean, aurrekoez gain, erosketaren ordainagiria eta produktua itzultzeko konpromisoa ere aurkeztuko dira.
        • Babes-produktu berreskuragarriak doan dira.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.