Eguneko zentroa desgaitasuna duten pertsonentzat

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentroko zerbitzuak arreta integrala eskaintzen die, egunean zehar, desgaitasuna duten pertsonei. Horretarako, jarduera-multzo antolatu eta koordinatu bat garatzen du, diziplinarteko lantalde baten bidez, artatutako per tsonen garapena lortzearren. Eta pertsona horiei gaikuntza arreta integrala ematen die, ahal den neurrian garapen pertsonalera, autonomia sustatzera eta gizarteratzera zuzendua.

NORK ESKA DEZAKE?

Desgaitasuna duten pertsonek eguneko zentroko plaza bat lortzeko aldeko kalifikazioa izatea, RAI sistemaren arabera.

Baldintzak:

  • Espainiar nazionalitatea edo Europar Batasuneko edozein estatutakoa izatea eta estatuan gutxienez bost urtez bizitakoa izatea, urte horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda. Europar Batasunekoak ez diren estatuetako hiritarrak direnean eta espainiar nazionalitatea ere ez dutenean, onartua izatea espainiar estatuko egoitza legala, eta legez eta egiaz bost urtez bertan bizitakoa izatea, urte horietatik bi behintzat eskaera aurkeztu aurreko biak izanda. Aurreko egoitzaren baldintza betetzetik salbuetsi ahal izango dira EAEn jaiotako pertsonak zein horien ondorengoak, atzerrian bizi direlarik espainiar nazionalitatea mantentzen dutenak, bere azken administrazio-egoitza Gipuzkoako Lurralde Historikoan eduki badute eta itzuli nahi badute.
  • Eskaera aurkezten den unean Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalerriren batean erroldatuta egotea eta benetan horretan bizi izatea.
  • Mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat baloratuta egotea (I, II edo III graduaz), otsailaren 11ko 174/2011 Errege Dekretuak edo horren ordezko edo garapenerako araudiak xedatutakoaren arabera eta, betiere, zerbitzu bakoitzerako ezartzen diren berariazko baldintzekin bat (errege dekretu horren bidez onartu zen mendekotasun egoeraren baloraziorako baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak —autonomia pertsonala sustatzeari eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoak— ezarritakoa).
  • 20 eta 64 urte bitarteko adina izatea eskaera aurkezten den egunean. Baldintza hau betetzetik salbuetsi ahal izango dira, aldeko txosten medikuaren eta sozialaren ondotik, mendekotasun egoera aitortu zaien eta dituzten zertzelada pertsonal edo sozialak direla-eta mota horretako zentroetan ematen den arretaren onuradun izan daitezkeen pertsonak.
  • % 33 edo gehiagoko desgaitasun maila aitortua izatea, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuak aurreikusten duenaren arabera (desgaitasun maila aitortzeko, deklaratzeko eta kalifikatzeko prozedurari buruzkoa).
  • Baliabidea egokia dela zehazten duen orientazio txostena edukitzea, desgaitasuna duten pertsonentzako orientazioaren arloan Gipuzkoako Foru Aldundian eskumena daukan lantalde teknikoak emana.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Desgaitasuna duten pertsonentzat eguneko zentro eskaera
  • Eskatzailearen nortasuna frogatzen duen dokumentu ofizialaren fotokopia eta, hala dagokionean, eskatzen den baliabidea eskuratu ahal izateko familia-unitatean konputatu behar diren beste kideena.
  • Hala dagokionean, ordezkaritza legala, borondatezkoa edo izatezko zaintza frogatzen duen dokumentazioa.
  • Aurretiazko baimen judiziala edo hori eskatu delako frogagiria, ustezko desgaitasuna den kasuetan.
  • Banantze, dibortzio edo ezkontzaren deuseztasun kasuan, horri dagokion erabakiaren fotokopia, eta, izatezko bikotea hautsi den kasuan, dagokion erregistroaren ziurtagiria, bikote horren inskripzioa deuseztatu dela egiaztatzen duena.
  • Gipuzkoako Lurralde Historikotik kanpo kokatutako ondasunen titularitatea frogatzen duen dokumentazioa, hala badagokio.
  • Gainera, 7/2017 Foru Dekretuko 5. artikuluko a) letrako 2., 3. eta 4. paragrafoetan aipatzen diren eskatzaileek letra horretan jasotako kasuren batean daudela frogatzen duen dokumentazioa aurkeztu egin beharko dute.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Foru Arauak xedatutakoaren arabera jarriko dira tasak.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.