Desgaitasuna baloratzeko eskaera eta baliabideen orientaziorako eskaera

ZER DA? ZERTARAKO DA?

A.- BALORAZIOA.

Muga fisiko, psikiko edo sentsoriala duen edozein pertsonaren desgaitasun maila eta mugikortasun baremoak baloratzeko eskaera.

Desgaitasun maila portzentaje bidez neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko eta dagozkion onurak lortzeko, ezinbestekoa da desgaitasun maila gutxienez % 33koa izatea.

B. ORIENTAZIOA.

Desgaitasuna duen pertsonak beharren arabera baliabide espezializatu eta komunitarioetarako orientazioa eska dezake:

  • Enplegua eta bestelako jarduera okupazionalak.
  • Eguneko jarduerak.
  • Egoitza eta ostatu zerbitzu espezializatuak
  • Laguntza goiztiarra
  • Aholkulari baten laguntza bere gauzak egin behar dituenean edota ingurukoekin harremanetan egon behar duenean.

NORK ESKA DEZAKE?

  • Desgaitasun fisiko, psikiko edo sentsorialen bat duten pertsonek.
  • Zarauzko udalerrian erroldatutakoek.
  • Espainiar nazionalitatea dutenek, egoiliar-txartela indarrean dutenek (Europako Batasunetik kanpoko atzerritarrak izanez gero) edo pasaportea indarrean dutenek (Europako Batasuneko atzerritarrak), Europako Batasuneko Hiritarren Erregistroko ziurtagiria aurkeztuta.
  • Interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok (edo bere legezko ordezkariak).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Eskabide-orria, ereduari jarraiki egina.
  • Interesdunaren NANa.
  • Borondatezko ordezkaritza eta ordezkariaren NAN, hala badagokio.
  • Eskatzaileak legezko ezintasuna badu, legezko ordezkariaren edota egitatezko zaintzailearen NANaren fotokopia, eta, adingabea bada, familia-liburuaren fotokopia.
  • Osasun-txostena (eredu estandarra).
  • Dagokion espezialistaren txostena (espezialista batekin tratamenduan badago).
  • Beste txosten batzuk (medikuarenak izan edo ez).
  • Borondatezko ordezkaritza izanez gero, ordezkariaren NAN eta agiria bera.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Doan

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 3 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio gizarte langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Foru Aldundiak

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Gizarte langileak kasua baloratu.
        • Prozeduraren instrukzioa
        • Ebazpen-proposamena egin.
        • Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentura bidali.
        • Foru Aldundiaren ebazpena.
        • Interesdunari jakinarazi.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.