SENDIAN: Adineko mendekoak dituzten familientzako laguntza

ZER DA? ZERTARAKO DA?

Mendekotasuna duten adinekoekin bizi diren familientzako laguntza programa da Sendian. Baliabideak ematen ditu zaintzaileek izan ohi dituzten desoreka pertsonal eta familiarrei konponbidea emateko eta adineko pertsonei eskaintzen zaien arreta hobetzeko. Programa hauek ditu:

  • Familia-prestakuntza
  • Laguntza psikologikoa
  • Autolaguntza-taldeak
  • Asteburuko atsedenaldia

NORK ESKA DEZAKE?

  • Laguntza behar duten adinekoekin bizi diren eta gutxienez azken bi urteetan Gipuzkoan bizi izan diren senideek. Senidetzat joko dira haiekin bizi ohi diren pertsonak.
  • Salbuespenez, programaz baliatu ahal izango dira mendekotasuna duten adinekoekin bizi ez diren familiak ere.
  • Interesa duen edozein pertsona fisikok edo juridikok (edo bere legezko ordezkariak).

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

  • Ereduari jarraiki egindako eskabide-orria.
  • NANen fotokopia (zaintzailearena ere bai).
  • Kasuaren arabera beharrezkoa den dokumentazioa.

NON ESKATZEN DA?

    Aurrez aurre:
  • HAZ
    ZARAUTZ
    Goizez: astelehenetik ostiralera 7:30 - 15:00. Arratsaldez osteguna 17:00 - 19:00
    943005100 - 010 Zarauztik

    Telefono bidez:
  • Telefonoz
    ZARAUTZ
    943005100 - 010 Zarauztik
    943005201

        Hitzordua eskatu behar da gizarte langilearekin. Horrek egoeraren balorazioa egingo du, eta eman beharreko pausoak adieraziko dizkizu.

        ZENBAT KOSTATZEN DA?

        Aste bukaeretan eta jaiegunetan egoitzan hartzea eta aste bukaeretan eta jaiegunetan egunez laguntzea izeneko baliabideen kasuan, araudiak azaltzen duenaren baitan egingo da ordainketa.

        PROZEDURAREN EPEA

        • Prozedura arrunta. Legezko gehienezko epea: 6 hilabete
        • Isiltasun-administratiboaren izaera: Ezezkoa

        ARAUDI APLIKAGARRIA

        ESKAERA JASO ONDOREN JARRAITU BEHARREKO PROZEDURA

        Eskatzaileari ordua emango zaio Gizarte Langilearekin hitz egiteko.

        NORK ONARTU BEHAR DU?

        Ez dagokio

        IZAPIDETZEKO ARDURA DUEN UDAL SAILA

        GIZARTE ZERBITZUAK - GIZARTE ZERBITZUAK

        OHARRAK

        Nork onartu behar du?

        Udalak edo Gipuzkoako Foru Aldundiak, programaren arabera

        Geroagoko tramiteen laburpena

        • Eskaeraren balorazioa.
        • Foru Aldundira bidali.
        • Ikasturtea programatu eta dagokion jakinarazpena egin.

        DATU PERTSONALEN BABESA

        Fitxategiaren izena: Gizarte ekintza

        Fitxategiaren xedea: Gizarte laguntzekin lotutako eskaeren eta espedienteen kudeaketa. Datuok jarduera administratiboan zehar eta ondoren tratatuko dira; eta hori, honen arabera: Euskal Kultur Ondarearen Legedia (7/1990 Legea).

        Aurreikusitako lagapenak: Hauei komunikatu ahalko zaizkie datuak: arloan eskumena duten beste Administrazio Publiko batzuei, Gipuzkoako Foru Aldundiari, Eusko Jaurlaritzari, Behargintza-ri, lanean txertatzeko zereginetan dabiltzan enpresa pribatuei eta Kabia foru erakunde autonomo

        Oharra: Zure eskaeraren xedea kudeatzean, litekeena da eskaera beste fitxategi batean sartzea.

        Interesdunak eskubidea du bere datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta horien tratamendua mugatu edo horren aurka egiteko. Horretarako, komunikazio idatzi bat bidaliko du Udalaren helbidera (bere nortasuna frogatzeko agiria sartuta) edo dbo-dpd@zarautz.eus helbide elektronikora. Eskubidea du, baita ere, datuen babesaren arloko Kontrol Agintaritza eskudunaren babesa eskatzeko.

        Adingabeen datuak: Adingabearen guraso-ahalaren edo tutoretzaren titularrak baimena ematen du datu pertsonalak tratatzeko, aurrez adierazitako helburuekin.